Gazteak euskaraz ikasten jarraitzera animatu nahi dituen matrikulazio-kanpaina. DBH-ko 4. maila bukatzear duten ikasleei liburuxka bat bidaltzen zaie, www.nahidudalako.com webgunean sartzera gonbidatuz. Atari horretan Bizkaian D ereduan ematen den Batxilergoko eta Lanbide Hezitako eskaintza dator, eta baita ikastetxeen datuak (helbidea, telefonoa, posta elektronikoa) eta bertara iristen den garraio publikoa (Bizkaibus, Euskotren, Metro, Renfe, Feve) ere, eremuz eremu banatuta.

Populazio hartzailea

DBH-ko 4. maila amaitzen duten ikasleak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilboko Udaleko Segurtasunaren, Babes Zibilaren eta Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak.
  • Ekitaldian parte hartzen duten enpresak.

Informazio gehiagorako

Basque Fest

Harremanetarako

informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus

BasqueFest jaialdiak antolatutako 200 jardueratan guztira 91.813 pertsonak hartu dute parte, hau da, aurreko edizioarekin alderatuz, %26ko igoera egon da. Hainbat jarduera egin dira: gastronomikoak, kirolekoak, musikalak, kaleko animazioa, erromeria eta ikuskizunak; herritarren eta bisitarien artean euskal kultura bultzatzeko asmoz.