Bilboko Musika Eskolaren ikasle-abesbatza.&Kideak: 14 eta 24 urte arteko 20-25 andrazko.

Musika arloko edo tresna jakin bati buruzko ezagutzak ez dira beharrezkoak.

Modu bi daude bertara sartzeko: ikasle berriak, proba bat egindakoan; eta Eskolako musika-hizkuntzako ikasleak, ahots oso ona edukitzeagatik nabarmentzen badira.

Horretarako, “Abesbatza” espezialitateko matrikula eta tasak ordaindu behar dituzte.

Helburuak

  • Ahots-musika taldeak garatzeko prestakuntza-teorikoa nahiz praktikoa ematea.
  • Elkarte, instituzio, eta abarrekin elkarlanean kontzertuak eskaintzea. (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea, Bilboko Udal Musika Banda, ongintza-kontzertuak, protokolo-ekintzak…)
  • Publikoaren aurrean egiteko ikuskizunak sustatzea, baita elkartrukeak ere antzeko ezaugarriak dituzten lurraldeko, estatuko eta nazioarteko abesbatzekin.

Epea

Ikasturtea.

Populazio hartzailea

  • Arte eszeniko garaikideko artista eta sortzaile gazteak nahiz konpainiak.
  • Ibarrekolanda Institutuko Batxilergoko 2. mailako ikasleak.
  • Arte eszenikoetarako zaletasuna duten gazteak.

Harremanetarako

Informazio gehiagorako

Martxoaren 20an, 19:00etan Kontzertua Bilboko Campos Eliseos Antzokian.&Maiatzaren 20an, 20:00etan Musikaldia 2017 Bilboko Euskal Museoko Klaustroan.&Maiatzaren 24an, 20:00etan udaberriko kontzertuak Portugaleteko Mariaren Zerbitzarien komentuan, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta.&Maiatzaren 26an, udaberriko kontzertuak Bilbao Musika eskolako auditorioan, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta.
Ekainaren 1ean, 20:00etan udaberriko kontzertua dohainik Erandioko Merkatu Zaharrean, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta. Kontzertua Portugaleteko Danok Bat Otxotearekin batera.
Ekainaren 5ean, 20:00etan ikasturte-amaierako kontzertua Campos Eliseos Antzokian.
Ekainaren 6an, 20:00etan Kontzertua La Galerako (Bilbao Musika) Auditorioan.
Ekainaren 19an, 20:00etan Bilboren okupazioaren 80.urteurrena dela eta, Kontzertua Udal musika eta txistulari Bandekin Azkuna Zentroan.
Azaroaren 10ean, 17:00etan Gogora Institutuan, Memoriaren Eguna.
Azaroaren 21ean, 19:30ean Santa Zezilia, La Galerako Auditorioan (Bilbao Musika).
Abenduaren 1ean, 19:30ean “La cuadri del hospi” elkartearen aldeko kontzertua BBK Salan.
Abenduaren 15ean, 19:30ean, Kontzertua Sortzez Garbiaren elizan.
Abenduaren 17an, 12:00etan Kontzertua BMBrekin batera Euskalduna Jauregiko Auditorioan.
Abenduaren 18an, 19:00etan Kontzertua musika-taldeen eta abesbatzen eskutik, Campos Eliseos Antzokian.