Hastapeneko Lanbide Prestakuntzako Programan (HLPP) parte hartzen duten gazteen Europan zeharreko mugikortasuna eta horien gaitasun pertsonal eta profesionalak eskuratzen laguntzeko proiektua. Europar herrialdeetako enpresetan lanbide-heziketako praktikak egitea jasotzen du.

Helburuak

HLPP programan parte hartzen duten gazteei lanbide-heziketako praktikak egiteko aukera ematea, bai Europan bai bertan, euren gaitasun pertsonal, profesional nola linguistikoak hobetze aldera.

Populazio hartzailea

Titulu akademiko eta lanbide-prestakuntzarik gabe hezkuntza-sistema laga eta HLPPko modulu bat bukatzen ari diren 17 urtetik 21 urtera bitarteko gazteak.

Epea

Martxoa – Ekaina

Parte hartzen duten beste erakundeak

Bilboko lanbide-heziketako ikastetxeak:

  • Otxarkoagako Lanbide Heziketako Zentroa
  • Peñascal Kooperatiba
  • Adsis Fundazioa

Harremanetarako

promocionempleo@bilbaoekintza.bilbao.eus