Egun berean mundu osoko hainbat lekutan ospatzen den kultura arloko jaialdia, landutako jardueretan parte-hartze irekia sustatuz. Fair Saturday jaialdiaren ekitaldi bakoitzean jasotako diruaren zati bat gizarte arloko proiektu batera bideratzen da. Munduko start up ezagunen eta berritzaileenetakoa izateaz gain, artearen eta kulturaren bidez garapena sustatzen du eta gizartea egituratu.

Helburuak

Fair Saturday Bilbon sortutako kultura-mugimendua da, izan ere, bera da Fair Saturday jaialdia egin duen lehenengo hiria. Bilbotik mundura. Aberastasuna dakar eta nazioartean gure ordezkari solidarioa da, boluntarioen lanari irekia.

Epea

Urtero, azaroaren azken larunbatean.