Aisialdirako eta denbora librerako programa, 2. Barrutiko DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Biko Gazteak Elkarteak kudeatzen du eta askotariko jarduerak garatzen dira, hala nola: gazteentzako ludoteka, irteerak, tailerrak…

Gaztezurbi nerabeentzako harreman-espazio bat da, eta horien inplikazioa lortu nahi du dela espazioaren kudeaketan dela burutzen diren jardueretan.

Helburuak

Bilboko 2. Barrutiko gazte jendeari eragin diezaioken edo egokitu ezineko jarrerak sortu ditzaketen arrisku-faktoreak prebenitzea.

Populazio hartzailea

2. Barrutiko DBHko eta Batxilergoko ikasleak (12-18 urte).

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Biko Gazteak Elkartea.
  • Gizarte Ekintza Saila: Eremuko PISECO.
  • Gazteria eta Kirol Saila: Moraza plazako gazte-gunea.

Harremanetarako

hezkuntza@bilbao.eus