EDE Fundazioak, Gaztetxo Eskolak, Urtxintxa Eskolak eta Bilboko Udalaren artean sustatutako gizarte-agenda.

Gizarte Egutegiak Bilboko elkarte-mugimenduak burutzen dituen gizarte-izaerako jarduerak biltzen ditu: hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, jardunaldiak, erakusketak, jaialdiak, topaketak. Elkarte berei eta, oro har, herritar guztiei zuzenduta dago. Gizarte Egutegia Bilboko gainerako elkarteen artean, gazteen informazio-guneetan, udaltegietan, liburutegietan… banatzen da.

Kafetegiak, taberna eta pubak, jatetxeak, antzerkiak, zinemak, merkataritza-guneak… erabiltzen dira banatzeko.  Postal free poltsikoko tamaina txikiko formatuan aurki daiteke hirian banatzen diren 900 elkarteetan, barrutiko 24 udaltegitan, 15 udal-liburutegitan, 8 kiroldegitan, gazteentzako 5 informazio-gunetan, 29 euskaltegitan, 59 parrokiatan, Bolunta-Boluntariotzako Agentzian, Urtxintxa Eskolan, EGKn, 010 Telefonoan, komunikabideetan eta elkarte-mugimenduari lotutako profesionalen bidez.

Helburuak

  • Hiriko elkarte eta kolektiboen gizarte-izaerako jarduerak jakitera ematea, zabalpenerako baliabide gutxien dituzten elkarte eta kolektiboenak lehenetsita.
  • Kolektibo horiek zabaldu eta jakitera ematea, elkarteetako jarduera hiri osora zabalduta.
  • Bilboko elkartegintzak garatutako programak zabaltzen laguntzea.

Populazio hartzailea

  • Gehienbat lankidetza-jardueretan eta gizarte-kontzientzian interesa duten gazteak.

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus

Gizarte Egutegia urritik ekainera bitartean argitaratzen da, eta 4.000 ale ateratzen dira hilero goian azaldutako tokietan banatzeko.