EHUrekin lankidetzan garatutako eta Garapenerako Lankidetzako Udal-programari lotutako jarduera da, Bilboko Udalak lehentasunezko lankidetzat edo lankidetza estrategikotzat hartutako hegoamerikar herrialdeetatik etortzen diren pertsonen sendotze eta gaitze teknikoan laguntzeko xedez.

Laguntzarako lehentasuna izango dute euren egonaldia garapenerako unibertsitate-lankidetza proiektu baten baitan egiten duten ikasleek.

Helburuak

  • EHUn graduko ikasketak egin nahi dituzten atzerritar ikasleei ikasketak burutzen laguntzea Bilbon ostatua edota mantenua hartzen lagunduta.
  • Bekak jasotzen dituzten ikasleei beren gaitasun propioak bideratzea jatorrizko euren herrialde edo eskualdeetan.

Populazio hartzailea

Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Honduras eta Peruko unibertsitateetan ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren ikasle gazteak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
  • EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa.

Informazio gehiagorako

www.ehu.eus

Zazpi ikasleri (sei emakumezko eta gizonezko bat) eman zaizkie bekak. Horietatik, bost Ekuadorretik etorritakoak dira, bat Kolonbiatik eta beste bat Boliviatik.

2016:

6 ikaslek beka jaso dute (4 emakume eta 2 gizon), horietatik 3 Boliviatik, 2 Kolonbiatik eta 1 Siriatik (kurdua) etorriak. 2 Ekonomia eta Enpresan, 1 Ingeniaritzan, 1  Gizarte Zientzietan eta 1 Medikuntzan eta Erizaintzan.