Bilboko bandek eta bakarlariek izena emateko gunea, Uriko gazteen musika zabaltzeko.

Nahi duten banda eta bakarlariek zerrenda honetan jarri ditzakete harremanerako euren datu, argazki eta kantuak, komeni zaienean eguneratuz.

Hemen erregistratuz gero, erraztu egiten da Bilboko Pop-Rock Lehiaketarako izen-emate prozesua eta beste ekimen batzuetan parte hartzea.

Helburuak

  • Programatzaileak hiriko banda eta bakarlariengana iristen laguntzea, zuzeneko saioetarako kontratatu ahal izateko.
  • Musika zaleei hiriko taldeengana hurbiltzen laguntzea.
  • Hiriko taldeak zabaltzen eta kontratatzen laguntzea.

Populazio hartzailea

Hiriko musika taldeak.

Epea

Urte osoa

Harremanetarako

bilborock@bilbao.eus

944151306

Bilboko gazte-musikarien artean bilgune bat sortzeko asmoz musika-taldeen eta solisten erregistro bat egin da. Bi helburuekin egin da: Bilboko gazteek egindako musika sustatzaileen artean zabaltzea, eta, ostalaritzaren barruan horien ezagutza hedatzea. Zentsuan, guztira, 236 musika-talde daude.