Puber eta nerabeen kolektiboarentzat euren garapenari buruzko kontuez sentsibilizatzeko, informatzeko eta trebatzeko sortutako gogoeta-guneak dira. Horietan bizitzen ari diren prozesua ulertzen lagunduko dieten analisi-elementuak eskaintzen zaizkie eta baita nerabezaroko nortasuna era osasuntsuan eraiki dezaten tresnak ere.

Adin horiek berekin daramatzaten arazo espezifikoei (sexualitatea, gurasoekiko harremanak, beste nerabeekiko tratua, nortasuna eraikitzea…) heltzen zaie taldean oinarritutako metodologia parte-hartzaile bat erabiliz, pubertaroari eta nerabezaroari dagokion prozesua ulertzen eta era osasuntsuan hazten lagunduko diena.

Helburuak

  • Nerabeen kolektiboa sentsibilizatzea, informatzea eta trebatzea era osasuntsuan hazteko gaien gainean.
  • Bizitza-zikloaren etapa bakoitzean bizitza osasuntsuaren ohiturak sustatzea.

Populazio hartzailea

Bilboko hezkuntza publikoaren sareko nerabeak.

Harremanetarako

promosalud@bilbao.eus

944204453

Osasungintzako Puberraren eta Nerabearen Programa 1992tik ibili da burutzen Bigarren Hezkuntzako Bilboko ikastetxeetan eta puber zein nerabeez osatutako taldeekin egindako lanari buruzko ikerketaren ondorioen bidez aurkitutako beharrizanei erantzun nahi die.

Gaur egungo gizartearen inguruabarretan, puber eta nerabe “arruntak” ataka zailean daude. Puber eta nerabeei autonomo izatea eskatzen zaie, baina, aldi berean, familiaren barruan luzaroan egotea, loturetan konpromisorik ez hartzea, gaur egungo kontraesanen tamainaren aldean ihes egiteko gonbidapena eta hutsuneak betetzeko nahiz gatazkak saihesteko arintasunezko eta kontsumo arloko idealak eskaintzen zaizkie.

Identitatearen eraikuntza eta norberak gizartean duen lekuaren bilaketa nahikariak berehala betetzearen inguruan egituratzen da; hala, denbora modu hautsian azaltzen da eta etengabeko orainaldian kokatuta agertzen da, bat-bateko bizipenekin, prozesuaren ideia ororekin kontraesanean.

Horrek guzti horrek puber eta nerabeei hazkunde-prozesuko zailtasun arruntei aurre egiteko eta horiek konpontzeko aukera eragozten die eta arriskuan ipintzen ditu.

Puberrekin eta nerabeekin egiten den lanaren filosofia nahiz bere ildo estrategikoa eta garapena Komunitate arloko Prozesu Zuzentzaileen Metodologian oinarrituta dago. Horren Programak prebentziotik harago heltzen dira, izan ere, eraldatzeko tresnak eskaintzen dituzte.

Azken urteotan taldeen bidez egindako etengabeko ikerkuntza-prozesuak erakusten digunez, Programa hau gidatzen duten Biztanleriari buruzko Adierazle Diagnostikoak berresten dira. Hori dela eta, 2016-17 ikasturtean ere burutu dira. Esku-hartzearen esku-hartzea hazkundean garrantzitsuak diren adin-tarte pare batean egin zen: 11 eta 13 urte bitartekoa eta 15 eta 17 urte bitartekoa, Puberraren Programaren eta Nerabearen Programaren bidez, hurrenez hurren.

Nerabearen Programa 1.593 ikaslerekin burutu da, 16 ikastetxetan.