UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateak (Bizkaiko kanpusa) eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bana dute Bilbao Kirolakekin, eta horren bidez Bilbao Kirolakera abonatu daiteke unibertsitate-komunitatea.

UPV/EHUk diruz laguntzen ditu –unibertsitate-tarifa eta azken tarifaren arteko aldea– ikasleak eta UII (unibertsitateko irakasle eta ikasleak) eta AZP (administrazio eta zerbitzuetako pertsonala). BANAKAKO abonua da.

Ordainkera: Kuota bakarra, alta kudeatu ondoren igortzen dena. Kuota berbera da, edozein dela ere abonuaren hasiera-data. Abonua egiteko gestioak unibertsitateko kirol sailean egiten dira.

BKen gainerako abonuen aldean, abonu honetan EZ da aplikatzen gehigarria Bilbon erroldatuta ez egoteagatik. Abonuak honako hau eskaintzen du:

  • Erabilera askeko instalazioetara sartzeko aukera.
  • ”Abonatua” tarifa ikastaroetarako.
  • Instalazioak erreserbatzea, gehienez 48 orduko lehenago.

Helburuak

  • Unibertsitario gazteei kirol instalazioetara sartzeko aukera erraztea.
  • Pertsonen kirol jarduera ahalbidetzea.

Populazio hartzailea

  • Unibertsitarioak.
  • EHUn baita UII eta AZP ere.

Epea

2016-2019

Informazio gehiagorako

Bilbao Kirolak

Harremanetarako

martxan@kirolak.bilbao.net

944354740