Zenbat minutu falta dira autobusa hona heltzeko? Ez al dakizu zein den Bilboren bestaldera eroango zaituen autobusa?

Hauek eta Bilbobuseko lineei buruzko beste xehetasun batzuk www.bilbobus.mobi webgunean sartuta edo Bilbobuseko app-a telefono mugikorrean jaitsita ezagutu ditzakezu.

Bilbobus lineak sarri-sarri erabiltzen badituzu eta 26 urte baino gutxiago badituzu, Gaztetrans txartela eska dezakezu, hots, Barik txartel pertsonalizatuaren gainean kargatzen den bidaia-txartela. 30 egun jarraian muga barik bidaiatu dezakezu, 29 euro ordainduta.