Udal-liburutegiek irakurgailu elektronikoak edo e-readerrak mailegatzeko zerbitzua eskaintzen dute. Gailu hauek liburutegi guztietan eskuragarri daude, Buiakoan izan ezik.

Gailu hauek mailegatu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dituzu:

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko agiriarekin batera, NANa edo pasaportea aurkeztu.
  • Zure liburutegian mailegu-fitxa sinatu, erabilera-baldintzak onartzeko.

Mailegua 30 egunekoa da, berriztatzeko aukera barik; pertsona bakoitzeko gailu bat. Horrekin guztiarekin e-readerra eskatu dezakezu.

Bidebarrietako Liburutegiko Eguneroko Bizitzaren Gelan irakurgailua mailegatu eta itzuliko da.