Bilboko Udal Liburutegiek euren fondoak kopiatzeko zerbitzua eskaintzen dute (jabetza intelektualaren legeak ezartzen dituen egile-eskubideak errespetatuz) edozein liburu edo albisteren % 20 kopiatzeko duten lizentziari esker.

Zuri-beltzeko fotokopiagailuak erabili ditzakezu, hurrengo liburutegietan indarrean dagoen Ordenantza Fiskalak zehazten duen prezioa ordainduz:

  • Bidebarrieta
  • Deustu
  • Begoña
  • Errekalde
  • San Inazio
  • San Frantzisko
  • Zorrotza

Horrez gain, Bidebarrietako Liburutegiak, aldez aurretik eskatuta, fotokopiak kolorean egiteko aukera ematen du, bai eta kopiak bestelako oinarrietan ere: mikrofilm eta kopia digital baten formatuan.