Sortzailea zara, rock banda duzu, entseatzeko, biltzeko, aurkezteko, prestatzeko… espazio bat behar duzu?

Bilbon erabili ditzakezun hainbat leku ditugu:

BILBOROCK: hiru gela dauzka. Areto Balioaniztunean, 150 pertsona jesarrita eta 326 pertsona zutunik; Lab Aretoan, 20 pertsonako taldeak eta 7 entsegu-aretoetan musika-banda eta -taldeetarako.

Gainera, orain gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik izango dute hemendik aurrera, astearteetan edo/eta asteazkenetan (hilabetean bi egunetan), Bilborock Gazte Egunak ekimenari esker.

ARRIAGA ANTZOKIA: erakunde edo enpresei alokairuan hartzeko espazioak eskaintzen dizkie, bertan ekitaldi kulturalak, enpresa arlokoak eta sozialak egin ditzaten. Hainbat gela dauzka: 20 kidetakoak eta 1200 kide sartzen direnak ere (areto nagusia). Informazio gehiago hemen.

 

BILBAO ESZENA: entsegu- eta bilera-aretoak ditu honako taldeei bideratuak: antzerki-talde amateurrei, dantza- edo antzerki-elkarteei, etab. Gela horiek erabili ahal izateko Bilbao Eszena dohainik izena eman baino ez dugu egin behar eta talde-fitxa bete.

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIKO ARETO NAGUSIA: 272 pertsonentzako lekuarekin, hurrengo ekipamenduak barne hartzen ditu: haririk gabeko mahai-mikrofonoak, ordenagailu eramangarria, proiekzio-kanoia, pantaila, Internet, aldi bereko itzulpengintza-ekipoa, hainbat formatutako irudi-erreproduktoreak…

Jarduera kulturalak egiteko alokairuaren prezioa 350 € baino garestiagoa da, argindarraz eta soinuaz arduratzen diren langileen eta gelako arduradunaren soldata barne. Kulturalak ez diren jarduerak egiteko alokairuaren prezioak, berriz, 800 €-ak gainditzen ditu.