Txartel hauen abantaila guztiak ezagutzen dituzu?

  • Gazte-txartelak abantaila piloa eskaintzen dizu Europako 38 herrialdetan eta beste erkidegoetan. Mundu osoan bidaiatzeko eta ohiko etxebizitzako 30 kilometrotik aurrera laguntza-asegurua du, doan. EuropeanYouthCardAssociation-en (EYCA) kide da. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Ikasle-txartela, ISIC (International Student Identity Card): munduko edozein herrialdetan erabil daiteke; baldintza bakarra lanaldi osoko ikaslea izatea. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Aterpekide-txartela: mundu osoko aterpeetarako aukera ematen du. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Go-25 txartela, IYTC (International Youth Travel Card): 26 urte azpikoentzat. Txartel horrekin milaka deskontu eta abantailez goza dezakezu mundu osoan. Eskatu hemen.
  • Nazioarteko Irakasle-txartela, ITIC (International Teacher Identity Card): irakasleentzako da, mundu osoan onartzen da eta deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkizu, besteak beste, ostatu hartzeko, garraiorako, museotarako, kultur zentro eta antzerkietarako. Eskatu hemen.