Eta bikoteko harremanari buruz? Droga-kontsumoari buruzko informazio gehiago eduki nahi al duzu? Ez zaitez geratu horiek argitu barik. 14 eta 20 urte bitarteko adina baduzu, gai hauei buruzko informazio jaso dezakezu Bilboko hiru Modulu Psikosozialetako batean. Zerbitzua doakoa da eta ez da aurretiazko hitzordurik eskatu behar.

  • Modulu hauetan hainbat alorretako profesionalek arreta egingo diete: medikuntza, ginekologia, psikologia…
  • Doakoak dira.
  • Ez da aurretiazko hitzordurik behar.
  • Bilbo Zaharrean, San Inazion eta Errekalden daude.
  • Neska-mutil gazteen galderei astean behin arratsalde bat eskaintzen diete. Astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara Auzolan Moduluan (Bilbo Zaharra); astearteetan, 15:00etatik 17:00etara Deustu-San Inazio Moduluan; eta astearteetan, 17:00etatik 18:30era Errekaldeko Moduluan. Aldez aurretiko hitzorduarekin asteko beste edozein egunetan joan daiteke.
  • Hurrengo gaiei buruzko orientazioa eta informazioa eskaintzen dute: sexualitatea, ugalketa-osasuna, kontrazepziozko osasuna, larrialdiko kontrazepzioa, abortua, bikotekidearekiko harremanetako arazoak, alkoholari buruzko orientabide eta informazioa, drogak eta beste mendekotasun batzuk, tratamenduak, kontsumoari lotutako arriskuen balorazioa, etab.