Auzo edo kultura elkarte baten kide bazara edo talde bat baduzu eta biltzeko eta ekitaldi bat egiteko espazio bat behar izanez gero, Bilbok zenbait aukera ematen dizkigu:

BARRUTIETAKO UDALTEGIAK: elkarteek bilera-gelak edo areto nagusiak gordetzeko aukera dute. Informazio gehiago zure Barrutiko Udaltegian.

ZABALGUNEKO MERKATUA: lekuak alokatu daitezke (moduluak, atari nagusia edo erakusketa-gela) sorkuntza, diseinu edo berrikuntza arloko industrietan aritzen bazara eta proiektu, erakusketa edo ekitaldiren bat baldin badaukazu, hain zuzen Bilboko ekonomia suspertzea dakarrena.

BILBOKO ATERPETXEA: talde-bilerak egiteko gelaren bat gorde dezakezu, 15 kide dituzten taldetik aurrera. Gelak gordetzeko aterpetxera deitu edo e-posta bidali.

LAB ARETOA: Lab Aretoa zabalik dago toki baten beharrean zaren zure proiektu eta ekimen guztientzat, hasi prestakuntza-gelatik eta laborategi esperimental bateraino. Eta hoberena zera da, kosturik ez duela. Erreserbatu besterik ez duzu egin behar.