Udal Etxebizitzak gazteei etxebizitza bat eskuratzeko erraztasunak eskaintzen dizkie, alokairuan bizitzeko etxebizitzak esleituz eta bestelako modalitateren bidez, adibidez, graduondoko ikasle solidarioei udal-pisuak eskainiz.

Alokairuan bizitzeko Udal Etxebizitza

Udal Etxebizitza bat eskuratu ahal izateko, betiere alokairuan bizitzeko, hainbat baldintza bete behar dituzu:

  • 35 urte baino gutxiago izatea.
  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Eusko Jaurlaritzaren Etxabiden izena ematea etxebizitza baten eskatzaile gisa.

Une horretatik aurrera, etxebizitza huts bat dagoen bakoitzean, Udal Etxebizitzak Etxabideren errolda honetara jotzen du, irizpide batzuei jarraituz esleitzeko.

Graduondoko ikasle solidarioentzako udal-pisuak

Pisu horietan sartu ahal izateko honako hauek dira baldintzak:

  • EHU edo Deustuko Unibertsitateko graduondoko ikaslea izatea.
  • Hilean pertsona bakoitzeko 55 euroko prezio sinbolikoa ordaintzea (argindarraren eta uraren gastuak ez dira sartzen).
  • Horren ordainez, proiektu komunitarioetan eta ahultasun-egoeran dauden kolektiboei laguntzen jardungo duzu Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetan, han baitaude, hain zuzen, programa honetako hogei etxebizitza.
  • Informazio gehiago: Udal Etxebizitzak, EHU edo Deustuko Unibertsitateko helbide honetan: acogida@deusto.es