2026ko irailaren agenda La Perrera

LA PERRERA / JARDUERAK 2026 - IRAILAN

Ikastaroak, tailerrak eta askoz gehiago

12-17 urte

17:30-19:30. 12 eta 17 urte bitarteko gazteak energia garbiarekin funtzionatzen duen auto elektrikoa diseinatu eta muntatzen ikasi dute tailer honetan zehar. Gainera talde lanaren bitartez erronka ezberdinei aurre egiteko eta ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasunari buruz gehiago ikasteko aukera izan dute.

Bestalde, GREEN POWER mundua eta bere lehiaketak ezagutzeko aukera dute tailer honetan parte hartzen duten gazteek, berrikuntza eta ingurumen kontzientziaz betetako esparru bat esploratuz.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izena eman:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasi dute, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe.

Gainera, First Lego League (FLL) eta World Robot Olympiad (WRO) lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. 14 eta 19 urte bitarteko gazteek CanSat tailerrean mini satelite bat eraikitzen dute. Zientzia, teknologia eta espazioaren inguruko ezagutzak lantzen dituzte, lata baten tamainako satelite sentsoredun bat diseinatu eta sortuz. Satelite horrek jaitsiera-fasean datuak jasotzen ditu, parte-hartzaileei benetako misio espazial baten esperientzia hurbila bizitzeko aukera emanez.

14-19 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 6

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer honetan 12-17 urte bitarteko gazteek moda eta bitxigintzaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute. Horretarako artista eta kolektibo ezberdinak gonbidatu ditugu, arlo ezberdinak probatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten. Zapatilen pertsonalizazio eta diseinutik hasi, bitxigintzaren bitartez piezak sortu eta crochet eta serigrafiaren munduan murgiltzeko aukeraraino.

Sorkuntza teknika ezberdinak jarriko dituzte praktikan lagun artean dauden bitartean.

Cast/Eusk

Prezioa: doan

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 12.

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30.

SORTU ZURE BIDEOJOKOA
Urriak 8: Twine tailerra
Twine doako programa bat da, eta modu errazean narrazio-joko txikiak sortzeko aukera ematen du. Aukeratu zeure abentura propioa, 80ko eta 90eko hamarkadetako liburu ospetsu haien antzera, protagonistak bihurtzen ginen eta hartutako erabakien arabera orrialde batetik bestera joaten ginen. Ez da programatzen jakin behar, idazteko gogoa eta irudimena izatea besterik ez da behar.

Urriak15, 22 eta 29: Unity tailerra
Tailer honetan 2D plataformen joko txiki bat sortuko dugu. Unityren oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko dugu, eszenatoki bat eraikitzen, pertsonaia bat kokatzen, oztopoak gehitzen eta azken helburu bat prestatzen. Ez da beharrezkoa programatzen jakitea edo aurretik Unity erabili izana: bideojoko bat modu praktiko eta errazean sortzen nola hasten den ezagutu nahi duten pertsonentzat pentsatutako tailerra da.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-30 urte

18:30-20:30. Irailak 25ean saio berezia egingo dugu La perrera espazioan antolatzen ditugun Filosof-IA saioen barruan. Eguraldi ona lagun, zonaldean ditugun hiru gune erabiliko ditugu filosofatzen jarraitzeko. Hasteko, Masuztegira hurbilduko gara garai bateko eta gaur egungo migrazio mugimenduei buruz hausnartzeko, Basurtuko ospitalera jeitsiko gara gero osasun publikoaz hitz egiteko, eta La perreran bertan bukatuko dugu ibilbidea animaliekin dugun harremanaz solasteko. Eguraldi txarra badago, paseoa birtuala izango da. Eman izena! Hurbiltzen direnak, errepikatu egiten dute.

*Imanol Alvarez Varela (Larrabetzu, 1984) Filosofiako irakaslea da Bigarren Hezkuntzan 2014tik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zentrotik igaro den bi urteko parentesi txiki batekin. Bi urte horietan curriculum berriaren eraketan parte hartu du eta inplementazioan aholkulari pedagogiko gisa aritu da. Filosofian lizentziatua, Haur Hezkuntzan diplomatua eta Haur filosofia Masterra eginda, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du elkarrizketa filosofikoaren erabileran, eta Euskal Herriko praktika filosofikoen elkarteko (Jakinmin) kide fundatzaile eta lehendakaria da. Filosofia eta hezkuntzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu ere, eta 2024ean bere lehen eleberria argitaratu zuen (Oiloarrautza).

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 20

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

GAZ

Adi, 16 eta 34 urte bitarteko gazteak! 🎉 Laguntza behar baduzu lan-kontratuekin, alokairuarekin edo etxebizitza erostearekin, oinarrizko finantza-kudeaketarekin, gizarte-segurantzarekin, nominekin edo baita ekintzailetzarekin eta autoenpleguarekin ere, hemen gaude zuretzat! 💼🏠💸

Doako Aholkularitza Juridiko berriak laguntza eskaintzen dizu gai hauetan guztietan, arreta pertsonalizatuarekin eta aurrez hitzordua eskatuta La Perreran. Asteazkenetan eskuragarri 📅

📍Tokia: Sabino Arana 50 (Basurtu)
📞 Hitzordua eskatu: 747 451 437/gazbilbao@bilbao.eus

Irailak 16: 17:00-19:00 / Irailak 23: 12:00-14:00 / Irailak 30: 17:00-19:00

16-34 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 4

Tokia: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Inskripzioak:

– E-mailez: gazbilbao@bilbao.eus
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

TLF. 944 025 401

WHATSAPP: 747 451 437

Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte. Bakardade-sentimenduarekin, jende berria ezagutzeko zailtasunarekin eta harreman esanguratsuak eraikitzeko zailtasunarekin lotutako alderdiak landuko ditugu, bai eta egungo harreman asko azalekoak edo ez oso gogobetegarriak diren pertzepzioarekin lotutakoak ere.

18:00-19:30

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 25

Inskripzioak: irailak 12 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

16-34 urte. Erasmuseko ikasleekin hizkuntza-trukea.
@ESNBILBAO

18:00-20:00.

Cast/Eusk/Ing

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 25

Inskripzioak: irailak 20 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte. Etxebizitza erosteko pauso nagusiak eta hipoteken aukerak modu argi eta errazean azaltzen dituen tailerra

17:00-18:30

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 25

Inskripzioak: irailak 21 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte. Bilbon bizi diren Erasmuseko pertsonekin ingelesa praktikatzeko txangoa. Ezagutu kultura berriak, egin nazioarteko lagunak eta dibertitu.

Aipamenak: @ESNBILBAO

10:00-16:00

Cast/Eusk/Ing

Prezioa: doan.

Geralekua: Abandoibarra.

(Kokapena: https://maps.app.goo.gl/SwxPFNavRmzL16io6 )

Gehienezko plaza kopurua: 49

Inskripzioak: irailak 22 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

Trebatzaileak

Balaunaldiartekoa