2026ko maiatzaren agenda La Perrera

LA PERRERA / JARDUERAK 2026 - MAIATZAN

Ikastaroak, tailerrak eta askoz gehiago

12-17 urte

17:30-19:30. 12 eta 17 urte bitarteko gazteak energia garbiarekin funtzionatzen duen auto elektrikoa diseinatu eta muntatzen ikasi dute tailer honetan zehar. Gainera talde lanaren bitartez erronka ezberdinei aurre egiteko eta ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasunari buruz gehiago ikasteko aukera izan dute.

Bestalde, GREEN POWER mundua eta bere lehiaketak ezagutzeko aukera dute tailer honetan parte hartzen duten gazteek, berrikuntza eta ingurumen kontzientziaz betetako esparru bat esploratuz.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: Idatzi laperrera@bilbao.eus-era informazio gehiago jasotzeko.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izena eman:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasi dute, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe.

Gainera, WRO (World Robot Olympiad) lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, ekainaren 13an La Perreran ospatuko den lehengo fasean.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: Idatzi laperrera@bilbao.eus-era informazio gehiago jasotzeko.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. 14 eta 19 urte bitarteko gazteek CanSat tailerrean mini satelite bat eraikitzen dute. Zientzia, teknologia eta espazioaren inguruko ezagutzak lantzen dituzte, lata baten tamainako satelite sentsoredun bat diseinatu eta sortuz. Satelite horrek jaitsiera-fasean datuak jasotzen ditu, parte-hartzaileei benetako misio espazial baten esperientzia hurbila bizitzeko aukera emanez.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: Idatzi laperrera@bilbao.eus-era informazio gehiago jasotzeko.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Plazak beteta

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasi dute, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe.

Gainera, WRO (World Robot Olympiad) lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, ekainaren 13an La Perreran ospatuko den lehengo fasean.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: Idatzi laperrera@bilbao.eus-era informazio gehiago jasotzeko.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30.

12 eta 17 urte bitartean dituzu eta zure bideojokoa sortzea interesatzen zaizu?

Eman izena tailer praktiko honetan, eta pausoz pauso ikasiko duzu zure lehen proiektua 2Dn diseinatzen eta argitaratzen, Unity erabiliz.

Zure plataforma-jokoa zerotik sortuko duzu. Tilemaps bezalako tresnekin, oinarrizko fisikoekin eta mugimendu-programazioarekin lan egingo duzu zure jokoari bizia emateko. Tailerraren amaieran, esportatu eta nahi duzunarekin partekatu ahal izango duzu.

Gainera, Unityk barrutik nola funtzionatzen duen jakingo duzu: bideojokoetarako ez ezik, errealitate birtualeko proiektuetan, simulazioan eta prestakuntzan eta robotikan erabiltzen diren teknologietan ere erabiltzen den tresna profesionala.

Ez duzu esperientziarik behar, ikasteko eta sortzeko gogoa besterik ez!

12-17 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 12

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-30 urte

18:00-20:00. AA bidezko Ikus-entzunezko Sorkuntzarako Topaketak elkarlaneko ikaskuntza-gune dinamiko bat dira, eta beraien sortze-prozesuetan adimen artifizialeko tresnak integratzeko interesa duten profesionalei, ikasleei eta ikus-entzunezkoen esparruko artistei zuzenduta daude. Topaketa horien helburua berrikuntza eta ezagutza-trukea sustatzea da, AAk produkzio, edizio, soinuztatze eta diseinu bisualean eskaintzen dituen aukerak aztertuko dituzten ikus-entzunezko proiektuetan batera lan eginez. Metodologia lan praktikoan eta maila desberdinetako parte-hartzaileen arteko lankidetzan oinarritzen da, bakoitzak bere ezagutzak eman eta besteengandik ikasteko aukera izan dezan. Topaketa bakoitza benetako proiektuak garatzeko, adituen feedbacka jasotzeko eta komunitatearekin aurrerapenak partekatzeko aukera bat izango da.

Freepik lizentziak: Freepik (hautatutako AAren plataforma) lizentziak erabiltzeko, beharrezkoa izango da saioetara joatea. Ezin bada bertaratu, Danel Garay laborategiko arduradunari zuzenean eskatu ahal izango zaio lizentzia erabiltzeko, posta elektroniko baten bidez, Lab AV & IAn lanean ari den bitartean aktibatu dadin.

AA bidezko Ikus-entzunezko Sorkuntzarako Topaketen helburuak:
• AA sormen-prozesuan integratzea sustatzea: Adimen artifiziala ikus-entzunezko ekoizpenaren hainbat etapatan txertatzeko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, sorkuntzatik hasi eta edizio eta postprodukziora arte.
• Diziplinarteko lankidetza sustatzea: Hainbat espezialitatetako parte-hartzaileek (zuzendaritza, ekoizpena, soinua, diseinu grafikoa, etab.) elkarrekin lan egiteko eta ikuspegi berritzaileak eta teknika berriak partekatzeko espazio bat sortzea.
• Berdinen arteko ikaskuntza sustatzea: Metodologia kolaboratiboaren bidez, non bertaratuek elkarrengandik ikasten duten, trebetasunak hobetuz eta ikuspegi berriak aurkituz giro inklusibo eta ireki batean.
• Proiektu errealak garatzea: Proiektu praktiko eta ukigarrietan lan egitea, parte-hartzaileei beren ideia sortzaileak AA erabiliz gauzatzeko aukera emanez, eta horrek prestakuntza-esperientzia aplikatua errazten du.
• Hausnarketa eta analisi kritikoa sustatzea: IAk ikus-entzunezko sorkuntzan eta kontsumoan nola eragiten duen ebaluatzeko trebetasun kritikoak garatzea, haren inplikazio etiko eta sozialei buruz hausnartuz.

Topaketen onurak:
• Baterako sorkuntza: Topaketek ideien eta proiektuen baterako sorkuntza sustatzen dute, non parte-hartzaileek beren trebetasunak eta ikuspegiak konbinatzen dituzten zerbait bakarra eta originala sortzeko.
• Ongarritze gurutzatua: Diziplina desberdinen arteko lankidetzak ongarritze gurutzatua sortzen du, eta ezagutza eta ikuspegi desberdinen nahasketak ideia eta ikuspegi berritzaile berriak sortzen ditu.
• Ideien sorrera eta berrikuntza: Ingurune malguak eta parte-hartzaileen arteko etengabeko elkarreraginak aukera ematen dute ideia berritzaileak eta konponbide sortzaileak sortzeko, prozesu isolatu batean azaleratu ez zirenak.
• Sareen garapena eta etorkizuneko lankidetza: Topaketek aukera bat eskaintzen dute parte-hartzaileek konexio profesional baliotsuak ezar ditzaten, etorkizuneko proiektuetan laguntzeko aukerak sortuz.

Lanen ikusgarritasuna: Parte-hartzaileek beren lanak La Perrerako barruko eta kanpoko pantailetan erakusteko aukera dute, eta horrek beren sormena erakusteko eta komunitatearen atzeraelikadura jasotzeko plataforma bat eskaintzen die.

18-30 urte. Eusk/Cast.

Prezioa: doan.

Tokia: LAB AV&IA, 1.solairua. La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop: 12

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18:30-20:30. Filosofiako saio honetan Gentrifikazio Boluntarioaz eta Meta-gentrifikazioaz hitz egingo dugu Álvaro Fierrorekin. Termino berri horien bidez, hiri ertainen touristifikazioaren aroaz pentsa dezakegu, Jakinmin Elkarteak dinamizatutako elkarrizketa batean.

Borondatezko gentrifikazioaren ideiak anfitrioiek beren etxeak alokatzea zergatik erabakitzen duten aztertzera eramango gaitu. Bizirauteko egiten dute, ala helburu komertzial hutsez? Gainera, meta-gentrikazioaren kontzeptuak pentsaraziko digu nola eraldatzen du hiria turista berrien etorrerak hasiera batean lehen belaunaldiko bisitariak bizi ziren auzo jakin batzuetara? Gaur egun, pertsona askok, batez ere Europa iparraldekoak, Espainiako hegoaldea aukeratzen dute oporretarako, eta etengabe ikusten dute hirian etxebizitzak erosteko eta alokatzeko mugimendua. Fenomeno horrek lehen turisten irteera eragin du, jabetzak eta oinarrizko zerbitzuak garestitu egin direlako, eta horrek aldatu egiten du eremu horien osaera soziala.

*Álvaro Fierro UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea da Merkaturatzearen eta Merkatuen Ikerketaren arloan. UPV/EHUko doktore, ekonomia digitalean hirien branding kulturalari buruzko tesi batekin. 2016an Cultumetria S.L. sortu zuen, kulturaren eragin soziala neurtzen zuen enpresa. Bere ikerketa kulturan, turismoan, hiri markan eta gizarte zientzietan oinarritzen da. Musikako aldizkari espezializatuetan kolaboratzen du (Ruta 66) eta 160 Metros: Una Historia del Rock en Bizkaia, Atrapados por la Serpiente eta Bilborock dokumentalen zuzendari eta gidoigilea da.

18-30 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 20

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-20:30. Soinu Gela musika-ekoizpeneko tailer intentsiboa da, grabazio-, nahasketa- eta masterizazio-prozesuetan hasi edo sakondu nahi duten gazteei zuzendua, beren abestiekin lan eginez.

Hiru orduko lau saiotan, parte-hartzaileek musika-ekoizpen garaikidearen oinarrizko fase guztiak modu praktikoan eta lagunduan ezagutuko dituzte. Tailerra pertsona bakoitzak bere proiektu propioa garatzeko pentsatuta dago, ideia, maketa edo kantu propio bat abiapuntu hartuta, eta saioz saio landuz azken forma eman arte. Espazioa soinu-laborategi gisa funtzionatuko du, esperimentatzeko, entzuteko eta prozesuak partekatzeko gune gisa, banakako ikaskuntza zein truke kolektiboa sustatuz.

Tailerra Sodak emango du, Bilboko egungo musika-eszenako marka aktiboenetako batek, eta underground-eko talentu gaztearen alde irmoki egiten duten zigilu gutxietako batek. Oier García eta Iker Fernández dira Soda osatzen dutenak, musika-ekoizle eta filmmaker gazteak, eta 2020an marka sortu zutenetik, musikaren eta ikus-entzunezkoen inguruko proiektu eta jarduerak garatzen ari dira, sorkuntza, ekoizpena eta laguntza artistikoa uztartuz.

18-30 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 12

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

GAZ

Adi, 16 eta 34 urte bitarteko gazteak! 🎉 Laguntza behar baduzu lan-kontratuekin, alokairuarekin edo etxebizitza erostearekin, oinarrizko finantza-kudeaketarekin, gizarte-segurantzarekin, nominekin edo baita ekintzailetzarekin eta autoenpleguarekin ere, hemen gaude zuretzat! 💼🏠💸

Doako Aholkularitza Juridiko berriak laguntza eskaintzen dizu gai hauetan guztietan, arreta pertsonalizatuarekin eta aurrez hitzordua eskatuta La Perreran. Asteazkenetan eskuragarri 📅

📍Tokia: Sabino Arana 50 (Basurtu)
📞 Hitzordua eskatu: 747 451 437/gazbilbao@bilbao.eus

Maitzak 6: 17:00-19:00 / Maitzak 13:12:00-14:00 / Maitzak 27: 17:00-19:00

16-34 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 4

Tokia: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Inskripzioak:

– E-mailez: gazbilbao@bilbao.eus
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

TLF. 944 025 401

WHATSAPP: 747 451 437

Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte.  Azkenaldian burua kezkaz beteta baduzu (estresa, antsietatea, fokurik eza, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua…), hau interesatzen zaizu. NORABIDE gazteentzako ongizate emozionalerako programa da.

11:00-12:30 / 18:00-19:30

Cast

Prezioa: doan.

Geralekua: Metro sarrera, Plaza  Biribila

Gehienezko plaza kopurua: 25

Inskripzioak: maiatzak 3 eta 17arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

16-34 urte. Erasmuseko ikasleekin hizkuntza-trukea.
@ESNBILBAO

18:00-20:00.

Cast/Eusk/Ing

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 25

Inskripzioak: maiatzak 10 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

16-34 urte. Udako lanei begira CV erakargarria eta profesionala sortzeko tailer praktikoa. Ikasi zure trebetasunak eta esperientzia nabarmentzen, zure lan-aukerak handitzeko.

17:30-19:30

Cast

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: maiatzak 11 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte. Lanean hasiko zara, edo lana baduzu eta zure eskubideak hobeto ezagutu nahi dituzu? Tailer honetan kontratuei, nominei, ordutegiei, oporrei, soldatei eta oinarrizko lan-betebeharrei buruz hitz egingo dugu, lan-munduan segurtasunez moldatzeko. Zalantzak argitzeko, egoera bidegabeei aurrea hartzeko eta langile gisa dituzun eskubideak ezagutzeko gune praktikoa. Informa zaitez eta segurtasunez lan egin!

17:00-18:30

Cast

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: maiatzak 18 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-39 urte. Gazte Aval programari buruzko hitzaldi informatiboa. Bertan azalduko dugu nola funtzionatzen duten Eusko Jaurlaritzaren abalek gazteei etxebizitza erostea errazteko.
Laguntza hori eskatzeko betekizunak, baldintzak eta urratsak zehaztuko dira.

Hizlariak: Adrián López Sarachaga, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio zuzendaria, eta Paula Pereda Pérez, Finantzen Euskal Institutukoa.

17:30-19:00

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: maiatzak 19 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte. Independizatu nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Tailer honetan, alokairurako laguntza nagusiak, etxebizitza-programak eta gazteek eskura dituzten baliabideak ezagutuko dituzu. Zalantzak argituko ditugu eta zure emantzipazio-prozesua errazteko dauden aukerei buruz orientatuko zaitugu. Informazio argia, eguneratua eta praktikoa zure etxebizitza-proiektura hurbiltzeko. Informa zaitez eta eman zure emantzipaziorako lehen urratsa!.

17:30-19:00

Cast

Prezioa: doan.

Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: maiatzak 20 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-34 urte. Bilbon bizi diren Erasmuseko pertsonekin ingelesa praktikatzeko txangoa. Ezagutu kultura berriak, egin nazioarteko lagunak eta dibertitu.

@ESNBILBAO

10:00-17:00

Cast/Eusk/Ing

Prezioa: doan.

Geralekua: Irteera Abandoibarra etorbidetik Guggenheim parean.

Gehienezko plaza kopurua: 55

Inskripzioak: maiatzak 19 arte.

– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

Trebatzaileak

17:30-19:30. Parte-hartzaileek La Perreran dagoen argazki eta bideo materiala modu seguru eta autonomoan erabiltzen ikasteko diseinatuta daude bi orduko tailer hauek. Amaitutakoan, parte-hartzaileek trebatze ziurtagiri bat eskatzeko aukera izango dute, ekipamendu barruan materiala modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, beti aurretiazko erreserba eginda.

Saioetan zehar, hiru mailatan banatuta daudenak, kamerak, argiak eta osagarriak modu egokian nola erabili ikasiko da, ikus-entzunezko edukiak modu autonomoan sortzeko beharrezko konfiantza lortuz. Hiru mailak osatuz gero, PODCAST aretoko tresnak nola erabili ikasteko eta horiekin saio bat nola grabatu ikasteko jarduera gehigarri bat egiteko aukera egongo da.

Gogoratu mailak ordenean egin behar direla.

*Soda Bilboko egungo musika-eszenako marka aktiboenetako batek, eta underground-eko talentu gaztearen alde irmoki egiten duten zigilu gutxietako batek. Oier García eta Iker Fernández dira Soda osatzen dutenak, musika-ekoizle eta filmmaker gazteak, eta 2020an marka sortu zutenetik, musikaren eta ikus-entzunezkoen inguruko proiektu eta jarduerak garatzen ari dira, sorkuntza, ekoizpena eta laguntza artistikoa uztartuz.

12-30 urte.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 6 saioko

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

Balaunaldiartekoa

Kanpokoak