
LA PERRERA / JARDUERAK 2026 - URTARRILAN
Ikastaroak, tailerrak eta askoz gehiago
12-17 urte
17:30-19:30. 12 eta 17 urte bitarteko gazteak energia garbiarekin funtzionatzen duen auto elektrikoa diseinatu eta muntatzen ikasi dute tailer honetan zehar. Gainera talde lanaren bitartez erronka ezberdinei aurre egiteko eta ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasunari buruz gehiago ikasteko aukera izan dute.
Bestalde, GREEN POWER mundua eta bere lehiaketak ezagutzeko aukera dute tailer honetan parte hartzen duten gazteek, berrikuntza eta ingurumen kontzientziaz betetako esparru bat esploratuz.
12-17 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: Plazak beteta
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:30-19:30. Tailer honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasi dute, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe.
Gainera, First Lego League mundura hurbildu dira eta martxotik aurrera Robotikako Olinpiadetarako prestatuko dira.
12-17 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: Plazak beteta
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:30-19:30. 14 eta 19 urte bitarteko gazteek CanSat tailerrean mini satelite bat eraikitzen dute. Zientzia, teknologia eta espazioaren inguruko ezagutzak lantzen dituzte, lata baten tamainako satelite sentsoredun bat diseinatu eta sortuz. Satelite horrek jaitsiera-fasean datuak jasotzen ditu, parte-hartzaileei benetako misio espazial baten esperientzia hurbila bizitzeko aukera emanez.
14-19 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: Plazak beteta
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
18-30 urte
18:00-19:30. Puntuz puntu 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako 4 saioko brodatu-tailerra da, artisautza-teknika horren oinarrizko nozioak ikuspegi sortzaile batetik eta gogoetaren bidez eskuratzera bideratua.
Lau saiotan zehar parte-hartzaileek brodatze-puntu desberdinak ikasiko dituzte prozesu osoa hartzen duen akonpainamendu gidatu baten bidez: hasierako ideiatik eta diseinutik hasi eta pieza propio bat egin arte. Eskuzko lanaren erritmoak kontzentraziora, etenaldira eta esperimentazio indibidual eta kolektiborako gonbita egiten du.
Tailerra erreferentzia historiko eta garaikideetan oinarritzen da, teknika hori arau patriarkalei aurre egiten dien, nortasun kulturala babesten duen eta baztertutako kolektiboei ahotsa ematen dien erresistentzia-ekintza gisa erakusten dutenak. Parte-hartzaile bakoitzak brodatze pertsonal bat garatuko du autozainketako gai komun batetik abiatuta, eta bere hizkuntza bisuala eta sinbolikoa aztertuko ditu.
* Tailerraren lehen saioan Jakinmin Elkartetik lagunduko digute, praktika filosofikotik zainketei buruz hausnartu ahal izateko tailerraren lehen zatian.
*Evelyn Pelayo Bilbon bizi den artista eta arteterapeuta bat da, zeramikarekin, brodatuarekin eta collagearekin lan egiten duena. Material Art & Design (Arte Dekoratiboak) ikasi zuen Torontoko (Kanada) OCAD Unibertsitatean, eta ondoren Argentinan, Erresuma Batuan eta, gaur egun, Espainian garatu du bere lana.
Bere praktika artistikoa narratibarekin oso lotuta dago eta batez ere giza irudian zentratzen da. Adierazpenaren eta keinuaren bidez, giza izaeraren hainbat alderdi aztertzen ditu, eta bere lanari behatzen diotenak bere rol eta harremanei buruz hausnartzera gonbidatzen ditu. Gainera, arteterapeuta, hezitzaile eta kultur ekoizle gisa lan egiten du, eta interes handia du artearen erabileran, pertsonak eta komunitateak konektatzeko, laguntzeko eta indartzeko tresna irisgarri gisa.
18-30 urte.
Cast.
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12
Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
18:00-20:00. Filosof-IA saio honetan zaintzaz hausnartuko dugu, bai ikuspegi orokor batetik, bai brodatzea bezalako eskuzko praktika baten bidez zaintzeak eta zaindua izateak zer dakarren aztertuz. Galdera hauetatik abiatuko gara, besteak beste: zer ulertzen dugu zaintzeaz? nor zaintzen dugu eta nork zaintzen gaitu? zein gorputz, denbora eta lan lotu izan dira historikoki zaintzarekin? Horrez gain, brodatzea zaintza-keinu gisa azpimarratuko dugu: denbora zaintzea, arreta, xehetasuna, norberaren gorputza eta prozesua partekatzen dugun gainerako pertsonena.
Saioa Punto por punto brodatze tailerraren (Evelyn Pelayok emango duena) hasierarekin elkarrizketan garatuko da, praktika artistikoa jarduera sortzaile hutsa baino gehiago, pentsamendu gorpuztuaren forma gisa ulertuta. Agian ez da arrotza izan zaintzari buruz modu indibidualean hausnartu izana. Baina saio honetan komunitatean egingo dugu, pertsona bakoitzaren ikuspuntuak gainerakoena aberasten duelako, batez ere pertsonala, soziala eta politikoa zeharkatzen dituzten gaiez ari garenean.
*Imanol Álvarez Varela (Jakinmin Elkartea) eta Evelyn Pelayo.
18-30 urte.
Cast.
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12
Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:00-21:00. Diseinatu, Modelatu eta Inprimatu 3Dn Zeramikarekin. José Realen eskutik, arkitektoa eta therealstudio.design markaren sortzailea. Bi eguneko tailer praktiko hauetan, 3D inprimaketaren bidezko zeramika-lanen sorkuntzan murgilduko zara. Tresna digital libreak eta software profesionala erabiliz, zure ideiak pieza fisiko bihurtzen ikasiko duzu, estrusora zeramiko baten bidez.
Nori zuzenduta dago?
Zeramika digitalaren bidez sortzen ikasi nahi duen edonori. Ez da aurretiko esperientziarik behar.
Zer ekarri behar dut?
Zure ordenagailu eramangarria (ekartzeko aukerarik ez baduzue La Perrerak jarriko du bat)
Zer egingo dugu?
Diseinatu eta inprimatu modu erraz batean
· Tailerraren aurkezpena, materialak eta makinaria.
· Doako eta online tresnak erabiliz lehen piezen diseinua.
· Fitxategien prestaketa eta lehen inprimaketak zeramikan.
· Pieza pertsonalizatuen diseinua zeramika-inprimaketarako egokituta.
· Piezen postprozesatua eta akaberak.
*Jose Real fabrikazio digitalean espezializatutako arkitektoa da, Fab Foundation-ek Fab Academy programaren bidez 2016an ziurtatua. The Real Studio estudioaren sortzailea da, eta bertan diseinua eta arkitektura uztartzen ditu 3D inprimaketaren, diseinu parametrikoaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.
2020ko otsailetik Nebrijako Unibertsitateko irakaslea da, eta fabrikazio digitalari lotutako irakasgaiak ematen ditu bertan. 2025eko irailaz geroztik, Kunsthal Bilbao IEDko irakasle-taldeko kide ere bada. Madrilgo Unibertsitate Europarrean, Bilboko Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Arte Ederren Fakultatean aritu da irakasle eta tailerrak ematen.
Fab Manager-a izan da Madrilgo Europako Unibertsitateko Fab Lab-en, Fab Expert Deustun eta ikertzailea EHUn 2024ra arte. Halaber, hezkuntzari eta fabrikazio digitalari lotutako Fábrica de Fabricantes bezalako proiektuak sortu ditu. Une honetan, Donostiako ETSA/AGETeko doktoregai da.
18-30 urte.
Cast.
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12 pertsona talde bakoitzean
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
GAZ
Adi 16 eta 34 urte bitarteko gazteak! 🎉 Laguntza behar baduzu lan-kontratuekin, alokairuarekin edo etxebizitza erostearekin, oinarrizko finantza-kudeaketarekin, gizarte-segurantzarekin, nominekin edo baita ekintzailetzarekin eta autoenpleguarekin ere, hemen gaude zuretzat! 💼🏠💸
Doako Aholkularitza Juridiko berriak laguntza eskaintzen dizu gai hauetan guztietan, arreta pertsonalizatuarekin eta aurrez hitzordua eskatuta La Perreran. Asteazkenetan eskuragarri 📅
📍Tokia: Sabino Arana 50 (Basurtu)
📞 Hitzordua eskatu: 747 451 437/gazbilbao@bilbao.eus
747 451 437 / gazbilbao@bilbao.eus
16-34 urte. Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 4
Tokia: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Inskripzioak:
– E-mailez: gazbilbao@bilbao.eus
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
16-34 urte. Erasmuseko ikasleekin hizkuntza-trukea.
Aipamenak: @ESNBILBAO
18:00-20:00.
Cast/Eusk/Ing
Prezioa: doan.
Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Gehienezko plaza kopurua: 25
Inskripzioak: urtarrilak 11 arte.
– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
18-34 urte. Azkenaldian burua kezkaz beteta baduzu (estresa, antsietatea, fokurik eza, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua…), hau interesatzen zaizu. Urtarrilean hasiko da NORABIDE, gazteentzako ongizate emozionalerako programa. Baina, hasi aurretik, focus group honen bidez benetan galdetu eta entzun nahi dugu.
11:00-12:30 eta 17:30-19:00
Cast
Prezioa: doan.
Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Gehienezko plaza kopurua: 12
Inskripzioak: urtarrilak18 arte.
– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
16-34 urte. Zurgintzako eta etxeko konponketetako tailer praktikoa.
Zurgintzako tresnak erabiltzen ikasi eta etxerako egurrezko material erabilgarriak sortu.
Egur motak eta haien erabilera desberdinak ezagutu.
17:00-20:00.
Cast
Prezioa: doan.
Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Gehienezko plaza kopurua: 20
Inskripzioak: urtarrilak 19 arte.
– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
16-34 urte. Jarduera praktikoen eta benetako adibideen bidez, nominen eta lan-kontratuen oinarrizko alderdiak azaltzen dira: zer informazio jaso behar duten, nola interpretatu era egokian eta zein eskubide eta betebehar dakartzaten. Helburua: parte-hartzaileei beren lan-egoera ulertzeko, balizko irregulartasunak identifikatzeko eta enpleguan segurtasun handiagoz jarduteko beharrezko tresnak eskaintzea.
17:00-18:30.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Gehienezko plaza kopurua: 50
Inskripzioak: urtarrilak 21 arte.
– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
18-34 urte. El Pobaleko burdinolara txangoa, Bilbon bizi diren Erasmuseko pertsonekin ingelesa praktikatzeko. Ezagutu kultura berriak, egin nazioarteko lagunak eta dibertitu.
10:00-15:00.
Cast/Eusk/Ing
Prezioa: doan.
Geralekua: Muskizko geltokitik trenaren irteera
Gehienezko plaza kopurua: 30
Inskripzioak: urtarrilak 21 arte.
– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
16-34 urte. Zatoz Gaz Bilbaoko Mugikortasun azokara eta ezagutu atzerrian ikasi eta lan egiteko aukerak. Informatu bekei, programei eta baliabideei buruz.
9:00-14:30.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Gehienezko plaza kopurua: 30
Inskripzioak: ez dira beharrezkoak.
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
16-34 urte. Atzerrian enplegua bilatzen ikasteko tailer praktikoa, lan-atariei buruzko orientazioarekin, CVaren egokitzapenarekin, hautaketa-prozesuekin eta beste herrialde batzuetan lan egiteko oinarrizko eskakizunak.
18:00-20:00.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Geralekua: Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbao
Gehienezko plaza kopurua: 30
Inskripzioak: urtarrilak 27 arte.
– E-mail: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
-Telefonoz: 661 73 12 94
-E-mail bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Trebatzaileak
11:30-13:30. La Aguja Rebelde josteko tailerren programa bat da. Parte-hartzaileei josteko makinaren erabileran pixkanaka ikasteko laguntza ematea du helburu, eta hiru mailatan antolatuta dago:
1. maila, hastapena: josteko makina baten oinarrizko funtzionamendua ikasiko da: piezak, puntada motak eta erabilera segurua. Helburua josten modu autonomoan hasteko beharrezko oinarrizko ezagutzak eskuratzea da.
Amaierako proiektua: puntaden, botoien, poltsikoen eta kremaileren lagin-lana entregatzea, retor/toilean egina.
2. maila, tartekoa: makinaren erabileran sakonduko da pieza sinpleen bidez, akaberak eta oinarrizko patroigintzako nozioak landuz.
Amaierako proiektua: tote bag bat, behar-poltsa bat, ordenagailurako funda bat… jantzi edo objektu baten confezioa.
3. maila, aurreratua: aurretiaz esperientzia duten pertsonei zuzendua, patroien interpretazioa ikasi eta konplexutasun handiagoko piezak josten hasteko.
Amaierako proiektua: klasean moldatutako pieza moztuta eta josita entregatzea.
Zalantzak argitzeko / sakontzeko saioa: hilero saio bat eskainiko da, aurretik parte hartu duten pertsonek zalantzak argitzeko eta proiektuetan sakontzeko aukera izan dezaten irakasleekin batera.
Maila bakoitza gaitze-tailer bat da, hau da, bi orduko saio espezifikoa, La Perrera espazioan dauden josteko makinak modu seguru eta autonomoan erabiltzeko gaitasuna emateko diseinatua. Saioa amaitzean, gaitze-ziurtagiria eskatu ahal izango da, eta horri esker ekipamendua modu independentean erabili ahal izango da, betiere aldez aurreko erreserba eginda.
*Jen diseinatzailea eta moda estilista da, baita jantzigintzako jostuna ere, arreglo, konfezio, patroigintza eta josteko makinak erabiltzeko esperientziarekin. Jostea bere bizitzaren parte da, bai ofizio gisa bai ekintzailetza moduan. Gaur egun, ikus-entzunezkoen arloan, arropa teknikoen taldea osatzen du, konfezio-lanak eta seteko jarduerak eginez.
*Jurdan jostuna da, haute couture eta patroigintzan esperientzia duena, batez ere eztei-jantziak eta ekoizpen industriala lantzen espezializatua. Bere ibilbidea proiektu bakoitzean dedikazio eta konpromisoarekin nabarmentzen da.
12-30 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 6 saioko
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:30-19:30. Parte-hartzaileek La Perrera-n dauden laser eta binilo ebakitzaileak modu seguru eta autonomoan erabiltzen ikasteko diseinatuta dago bi orduko tailer hau. Amaitutakoan, parte-hartzaileek trebatze ziurtagiri bat eskatu ahal izango dute, ekipamendu barruan materiala modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, beti aurretiazko erreserba eginda.
Saioan zehar, makinak modu egokian nola erabili ikasiko da, norberaren eta beste pertsonen segurtasuna bermatuz, eta aldi berean piezak eta diseinuak modu autonomoan sortzeko beharrezko konfiantza lortuz.
12-30 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 6 saioko
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:30-19:30. Parte-hartzaileek La Perrera-n dagoen tornoa modu seguru eta autonomoan erabiltzen ikasteko diseinatuta dago bi orduko tailer hau. Amaitutakoan, parte-hartzaileek trebatze ziurtagiri bat jasoko dute, ekipamendu barruan materiala modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, beti aurretiazko erreserba eginda.
Saioan zehar, tornoa modu egokian nola erabili ikasiko da, norberaren eta beste pertsonen segurtasuna bermatuz, eta aldi berean ekipamenduarekin modu autonomoan lan egiteko beharrezko konfiantza lortuz.
12-30 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 6 saioko
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:30-19:30. Bi orduko tailer hau parte-hartzaileak La Perreran eskuragarri dauden 3D inprimagailuen erabilera seguru eta autonomoan trebatzeko diseinatuta dago. Amaitutakoan, bertaratutakoek trebakuntza-ziurtagiri bat eskatu ahal izango dute, inprimagailuak ekipamenduaren barruan modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, betiere aldez aurretik erreserbatuta.
Hiru mailatan banatutako saioetan, 3D inprimagailuak eta lotutako softwarea behar bezala erabiltzen ikasiko da, norberaren eta gainerako pertsonen segurtasuna bermatuz, inprimaketa-proiektuak modu autonomoan garatzeko beharrezko konfiantza lortzen den bitartean. Maila bakoitzak 3D inprimatzeko, proiektuak optimizatzeko eta arazoak konpontzeko tekniketan pixkanaka sakontzea ahalbidetuko du, eta trebatzailea modu ordenatuan osatuko du.
Hiru mailak ordenan osatzea gomendatzen da, prestakuntza osoa eskuratzeko eta inprimagailuak modu erabat autonomo eta seguruan erabili ahal izateko.
12-30 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 6 saioko
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
17:30-19:30. Parte-hartzaileek La Perreran dagoen argazki eta bideo materiala modu seguru eta autonomoan erabiltzen ikasteko diseinatuta daude bi orduko tailer hauek. Amaitutakoan, parte-hartzaileek trebatze ziurtagiri bat eskatzeko aukera izango dute, ekipamendu barruan materiala modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, beti aurretiazko erreserba eginda.
Saioetan zehar, hiru mailatan banatuta daudenak, kamerak, argiak eta osagarriak modu egokian nola erabili ikasiko da, norberaren eta beste pertsonen segurtasuna bermatuz, eta aldi berean ikus-entzunezko edukiak modu autonomoan sortzeko beharrezko konfiantza lortuz. Horrela, argazkigintzan eta bideogintzan sakontzeko aukera egongo da, trebatzaile hau osatzen duten hiru mailak jarraituz. Gogoratu mailak ordenean egin behar direla.
*Soda Bilboko egungo musika-eszenako marka aktiboenetako batek, eta underground-eko talentu gaztearen alde irmoki egiten duten zigilu gutxietako batek. Oier García eta Iker Fernández dira Soda osatzen dutenak, musika-ekoizle eta filmmaker gazteak, eta 2020an marka sortu zutenetik, musikaren eta ikus-entzunezkoen inguruko proiektu eta jarduerak garatzen ari dira, sorkuntza, ekoizpena eta laguntza artistikoa uztartuz.
12-30 urte.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 6 saioko
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Inskripzioak:
– Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Informazio gehiago:
TLF. 944 025 401
WHATSAPP: 747 451 437
Aurrez aurre: GAZ Bilbao (La Perrera, Sabino Arana 50, 1. solairua)
