EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) goi-mailako hezkuntza-erakunde nagusia izateaz gain, EAEko unibertsitate publiko bakarra da.

Hiru lurralde historikoetako bakoitzean campus bana dago eta, horietara joaten dira egunero haien ikasgela, laborategi eta bulegoetan ikasi, irakatsi edo lan egiten duten 55.000 lagun baino gehiago. Gaztelania eta euskara lan-hizkuntzak dira, gero eta ezarpen handiagoa duen ingelesarekin batera. Halaber, Bordeleko Unibertsitatearekin batera mugaz gaindiko campusa sustatu du, horrelako ezaugarriekin Europan dagoen bakarra. Horrez gain, hamabi herrialdeetako unibertsitateez osatutako Latinoamerikako Graduondoko Sarearen burua da.

Gehiago ikusi

CAMPUSA BILBON ETA BIZKAIKO LEIOA UDALERRIAN

Hona hemen Bilboko (eta Bizkaiko Leioa udalerriko) campusari buruzko informazioa:
Bizkaiko Campusa

IKASKETAK

70 graduz eta 150 graduondoko ikastaroez osatutako eskaintza zabala dauka ezagutza arlo guztietan.
Gradu, graduondoko, homologazio eta campus birtualari buruz gehiago jakiteko gehiago jakiteko:
Ikasketak

SARTZEKO-ONARTUA IZATEKO BALDINTZAK

Unibertsitatera sartzeko behar den dokumentazioari buruz argibideak izateko, irakurri honako hau mesedez:

 SARTZEARI BURUZKO GIDA

Unibertsitatera sartzeko gidaliburua

BEKAK ETA UNIBERTSITATEKO LAGUNTZAK

EHUk atal berezia dauka bekei eta laguntzei buruzko informazioa eskaintzeko:
Ikasketetako bekak eta laguntzak

IKASLE BISITARIAREN GIDALIBURUA

Behar duzuna ezagutzen lagunduko dizuten gida bikainak dituzu eskura:
Ikasle bisitariarentzako eskuliburua

TRUKEKO IKASLEAREN ESKAERA EGITEKO GIDA

Nazioarteko Harremanak