Hemen, Bilbori, “Botxoa”deitzen diogu, izan ere, hiri honek ukitu berezia dauka, eta bertan adiskideekin (“Kuadrillarekin”) izandako bizipen gozo eta gogoangarri ugari edukitzearen ondorioz, Bilbo guztiontzako topagune bilakatu da.
BILBOn baduzu zer aukeratu, kultur agenda ikaragarria, maila goreneko musika-ekitaldiak (BBK LIVE, BIME), hamaika kontzertu BEC-en (Bilbao Exhibition Center) eta areto pribatuetan, MTV 2018 SARIen banaketa. Gainera, kirol arloan, gustu guztietarako planak daude: Saskibaloiko munduko kopa izan genuen eta 2018an, RUGBYko MUNDUKO KOPA, lasterketak eta maratoiak izan ditugu (baita gauez ere, running-arekin toperaino). Euskal Kirolak ere ezagutzeko aukera izango duzu: frontoietan pilotara eta xisterara jolastu, harriak jaso, enborrak ebaki eta, traineruetan, olatuen gainean hegal egiten dugu. Zeuk erabaki: zer, non eta norekin. Hamaika aukera izango dituzu nekatzen zaren arte ondo pasatzeko.
Ah! eta gogoan izan: egunero gogoan dugun eta bultzatzen dugun futbol-taldea: gure ATHLETIC CLUB (marra zurigorriko kamiseta ezaguna egiten zaizu?). Gainera, badugu saskibaloiko taldea: BILBAO BASKET (beltzezko gizonak). Ikusiko duzu, beraiekin maiteminduko zara eta animatuko dituzu gure izena munduan zabaltzen ibiltzean. Hemen, BILBOn gauza guztiak gogoz eta grinaz bizi ditugu. Ea, ez izan zalantzarik, zure zain gaude eta!