Bilboko herritar ekintzaileei eta, batik bat, hiriko gazteei erantzun bat ematea, era integral batean eskainiz euren enpresa-proiektuak garatzeko behar duten informazioa eta laguntza-zerbitzuetarako sarrera.

BIG Bilbao izango da pertsona ekintzaileei laguntzeko baliabide guztiak toki berean bilduko dituen lehen zentroa. Orientazioa, koordinazioa eta ekimen bakoitzarentzat egokiena den eragilearengana edo laguntza-zerbitzura bideratzen duen zerbitzu integral bat da, eta, horrez gainera, Bilbo lurralde ekintzaile bezala erakartzeko motore gisa eta jardueren dinamizatzaile gisa aritzen da.

Helburuak

  • Ekintzailetza-zerbitzua indartzea BIG BILBAO, “Bilbao Ideien Gunea” izeneko ekintzailetzaren arretarako zentro berria sortuta.
  • Espazio berri hori Ekintzailetzarako Zentro berri eta berritzailea da eta bere lehentasunezko helburua da hirian enpresa-proiektu bat abiatu nahi dutenei zuzendutako baliabide eta ekintza guztien sarrera-atea izatea, eta, halaber, Bilbo negozioetarako leku erraza izatea.

Populazio hartzailea

Bilbon zerbait ekiteko kezka duten pertsonak, batik bat herritar gazteak.

Epea

Urte osoa.

Parte hartzen duten beste erakunde batzuk

  • Bilboko Udalaren Sailak.
  • Bilbon ekintzailetza bultzatzeko ekosisteman aritzen diren erakunde publiko zein
    pribatuak.
  • Europako Gizarte Funtsa.
  • EHU.
  • Deustuko Unibertsitatea.
  • Mondragon Unibertsitatea.
  • Bilboko Merkataritza Ganbera.
  • Elkargi, Kutxabank.
  • Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Eusko Jaurlaritza.
  • Microsoft.
  • HP.

Harremanetarako

big@bilbaoekintza.bilbao.eus