Psikologo talde batek osatutako giza-baliabide bat da, eta baliabide tekniko bat, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei laguntzeko haurrak eta nerabeak laguntze eta babeste aldera Udalak egiten dituen balorazio eta esku-hartzeetan.
Zerbitzuak jarduera hauek garatzen ditu:
- Laguntza teknikoa eta lankidetza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta Gizarte eta Hezkuntza Arloan eta Komunitatean Esku Hartzeko Taldeetako (PISECO) profesionalekin batera.
- Diagnosiaren balorazioa eta kasuen pronostikoa.
- Adingabe eta familientzako arreta psikosoziala.
Zerbitzuak ezaugarri hauek ditu: prebentziozkoa izatea, abordatze psikosoziala, laguntza tekniko espezializatua, eta esku-hartzea sarean egiten dela.
Helburuak
- Adingabeei eta horien familiei eragiten dieten arrisku-egoerak garaiz hauteman eta konpontzea, babesgabezian eta gizarte-bazterkerian erori ez daitezen.
- OGZekin lankidetzan aritzea edo horiei laguntza teknikoa ematea arrisku- edo babesgabezia-egoerak diagnostikatzeko eta iragartzeko prozesuetan, eta kasuaz arduratzen den gizarte-laguntzailearen eskariz arreta-plan pertsonalizatuak egitea.
- Adingabeek eta horien familiek duten inguruneari lotutako garapen pertsonal betea bultzatzea, esku-hartze psikologikoaz baliatuta.
- Jokabideak erakustea eta familiari laguntzea aita-amek, tutoreek edota zaintzaileek guraso-gaitasunak gara ditzaten eta euren adingabeen heziketan eta zaintzan ardura daitezen.
- Adingabeei eta horien familiei arreta psikologikoa ematea arrisku- edota babesgabezia-egoeratik aldentzeko eta krisialdi pertsonal eta familiarrak gainditzeko.
Populazio hartzailea
Bilbon bizi diren 0 urtetik 18 urtera bitarteko adingabeak eta horien familiak.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
Urte honetan zehar 13 eta 17 urte bitarteko 51 mutil eta 46 neska (guztira: 97 adin txikiko) lagundu genituen
2016:
Psikologo talde batek osatutako giza-baliabide bat da, eta baliabide tekniko bat, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei laguntzeko haurrak eta nerabeak lagundu eta babeste aldera Udalak egiten dituen balorazio eta esku-hartzeetan.
Zerbitzuak jarduera hauek garatzen ditu:
• Laguntza teknikoa eta lankidetza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta Gizarte eta Hezkuntza Arloan eta Komunitatean Esku Hartzeko Taldeetako (PISECO) profesionalekin batera.
• Diagnosiaren balorazioa eta kasuen pronostikoa.
• Adingabe eta familientzako arreta psikosoziala.
Zerbitzuak ezaugarri hauek ditu: prebentziozkoa izatea, abordatze psikosoziala, laguntza tekniko espezializatua, eta esku-hartzea sarean egiten dela.
2016an artatutako pertsona kopurua:
-13 eta 18 urte bitartean guztira artatutako pertsona kopurua: 240 adingabe (103 emakume eta 137 gizon).
– Arreta zuzena emandako adingabeak: 109 (49 emakume eta 60 gizon).
– Familietako adingabeak: 131 (54 emakume eta 77 gizon).
Jatorri eta kulturari begiratuz, artatutako familien % 43 etorkinak edo kultura bat baino gehiagokoen artean osatutako familietakoak dira, ijitorenak barne, eta hegoamerikarrak dira gehienak: % 87.
-Familia-egitura kontuan hartuta:
. % 66 guraso bakarreko familia-egiturakoa zen.
. % 22 familia-egitura nuklearrekoa zen.
. % 7 familia berrosatu bati zegokion.
. % 4 bestelako familia-egitura motatakoak ziren.