Iparraldea-Hegoaldea Bilbo Saria, Eskola Solidarioak-ek jendaurrean onetsi nahi du Iparraldea-Hegoaldea haustura gainditzen laguntzeko jarduerak burutzen dituzten Bilboko lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta prestakuntza-zikloetako ikastetxeen lana, mundua bidezkoagoa eta solidarioagoa izaten laguntzeko.

Diruzko saria da, 3.000 eurokoa, eta jendaurreko onespena ere egiten zaio ikastetxearen zein eskolako komunitate parte-hartzailearen ibilbideari eta konpromiso sozialari.

Helburuak

  • Ikasleak solidaritate eta giza eskubide gaietan sentsibilizatzea.
  • Gazteenen artean kontzientzia kritikoa sortzea gizarte-desberdintasunaren gaian, eta halako egoerak gainditzeko jarrera aktibo bat eragitea.

Populazio hartzailea

  • Bilboko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
  • Batxilergoko ikasleak.
  • Prestakuntza Zikloen ikastetxeetako ikasleak.

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus

 

Iparraldea-Hegoaldea Bilbo Sariaren V. Edizioa, Eskola Solidarioak modalitatea

Saritutako ikastetxea: Maestro García Rivero I.P. – Atxuri.

3.000 €

Irabazle atera den ikastetxeak aurkeztutako proiektuak “K-Abian Lan Taldea” izena darama eta bere xedea eskola-komunitateko partaide guztiek elkarrekin batera kultura-jarduerak burutzea da eskolaz kanpoko ordutegian, eta auzo osora zabaltzeko asmoa du. Duela sei urte guraso eta irakasle batzuk elkartu eta lan-talde bat eratu zuten. Taldea aldatzen eta bilakatzen joan da ordutik eta eskolako edozein kidek hartu dezake parte, bai taldeak antolatzen dituen jardueretan bai horiek diseinatzen, dinamizatzen, laguntzen… Hainbat jarduera burutu izan dira urteotan, eta guztietan ere balio batzuk landu izan dira, umeak ingurunerik hurbilena hala nola urruneneko errealitatea errespetatuz hazten lagunduko diena.  Interes handienetako jarduera bat MUNDUKO IPUINAK da, horrekin eskolako familien hizkuntzak, errealitateak eta sorterriak aintzatetsi nahi dira. Beste herri eta kulturak ezagutzean, ezberdinak direnekiko errespetu-maila handitu nahi da eta baita herri eta kultura horiekiko elkartasuna ere. Asmoa da eskolan jatorri ezberdinekoak diren familiak kontuan hartuak, besteekin batera, aintzatetsiak eta errespetatuak senti daitezela. Jarduera honetan gurasoek euren jatorrizko herrietako ipuinak kontatzen dituzte beste guraso, ikasle eta irakasleen aurrean.

Sariko epaimahaiak ekimen horrek auzoa zabaltzeko duen balioa azpimarratu zuen, zeren  heziketa-komunitateaz gain auzoko eragile gehiago ere inplikatzen ditu, esaterako merkatariak, elkarteak, etab., bakoitza bere ezaugarriekin. Eskolako komunitate zabalaren balio propioetan oinarritzen da gainera, gurasoak engaiatzen ditu euren sorterriak nabarmenduko dituzten jarduerak burutzera, eta ikasleak ezberdina izateaz eta horrek duen garrantziaz jabetzen dira. Azpimarratu beharrekoa da tamaina txikiko ikastetxe bat dela, ekitaldi handiak egiteko baliabide askorik ez duena, alabaina jarduera amankomunak burutzeko eragile ezberdinak biltzen jakin izan du immigrazio-portzentajea ertain-handia duen ikastetxe bat izan arren.

Iparraldea-Hegoaldea Bilbo 2015 Saria emateko ekitaldia aurtengo otsailaren 11n egin zen Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan, Juan Mari Aburto alkatea eta udalbatza osoa bertan zirela.

2016:

2016ko programan hiru ikastetxek izena eman zuten Iparraldea-Hegoaldea Bilbo Sariaren VI. Edizioan:
Deustu LHI, JM Sanchez Marcos LHI eta Deustuko Salestarrak – Maria Laguntzailea – San Joan Bosco.

Programa irabazlea “Umeen giza eskubidea – Zaindu maite duzun hori – Besarkatu mundua: mundu haundi bat gure gela txikian” izenekoa izan zen, JM Sanchez Marcos LHIren eskutik.

Bilboko Udalaren alderdi politikoek, Lankidetzaren Udal Kontseiluak, Immigrazioaren Bilboko Kontseiluak eta BIGEk osatutako epaimahaiaren batzarra 2016ko azaroaren 29an egin zen.

Ikastetxe honek aurkeztutako proiektuaren izena “Umeen giza eskubidea – Zaindu maite duzun hori – Besarkatu mundua: mundu haundi bat gure gela txikian” izan zen. Haren xedea ikastetxearen barruan aniztasuna jorratzeko lanari erantzuna ematen saiatzea da, lehen hezkuntzako 1. Mailako ikasleekin. Ikastetxe honetan dauden ohituren, hizkuntzen eta kulturen aniztasuna zenbaitetan arazoen eta gatazken iturburu lez ikusten ditugu. Baina, era berean, altxortzat jo daiteke eta proiektua apurka-apurka bidea egiten ahalegintzen da: ikasle bakoitzarengandik mundura eta mundutik ikasgelara.

Proiektuaren bidez, paisajeak, ohiturak eta kulturak hurbildu eta bestelako identitateak dituzten artean elkarri entzutea bultzatu nahi dugu, familien inplikazioa sustatuta. Ikasturtearen barruan taldeka lan egin da, zenbait saiotan, denetariko jarduerak eginez. Horietan familien parte-hartzea funtsezkoa izan da.

Giza-eskubideak zeintzuk diren aztertu da bestelako identitatea dutenak ezagutzea eta ulertzea bermatzeko asmoz. Arbola bat osatu zuten umeek landutako estanpazioekin, korridorean paratu ziren euren auto-erretratoekin. Hainbat jarduera burutu ziren “Zaindu maite duzun hori / Cuida eso que amas” leloaren inguruan. Legebiltzar txikiaren egitura antolatu genuen, umeek zaindu behar dituzten gertuko alderdiak lantzeko: familia, adiskideak, ikastetxea, euskara, beste hizkuntza batzuk, norbere nia, entzutea, egia, ikastea, errespetua. Hori guzti hori korridorean ikusgai jarritako hormairudi batean islatuta geratu zen.

Azkenik, ipuin-kontalarien jardunaldiak antolatu ziren, familiek eurek ama-hizkuntzan gertaerak, poemak, abestiak eta ipuinak azaltzera gonbidatuta. Halaber, jatorrizko hizkuntzetan esandako istorioak luzaroan egoteko moduan idatzi ziren. Era berean, umeen jatorrizko herrialdeen mapamundia aztertu genuen, herrialde horien ezaugarri nagusiei erreparatuta.

Epaimahaiaren arabera, ekimen hau ikastetxe inklusiboaren adibide argia da, izan ere, ikasleen bestelakotasuna errespetatu eta aitortzen du, malgutasunez antolatuta, ikasleen aniztasunari arreta emateko moduan. Beraz, ez du inor baztertzen ezta berezita lagatzen ere, baizik eta integrazioaren alde agertzen da eta, hezkuntzaren alorrean, guztien arrakasta lantzen du. Hala, Epaimahaiak dioenez, Ikastetxe honen jardueraren bitartez gizarte autoktonoaren beraren aniztasuna aitortuta geratzen da, aniztasun horren jatorria Iparraldearekin eta Hegoaldearekin soilik identifikatu barik.

Hobeto aurkeztutako proposamena eta sariaren oinarrietan baloratzeko ezarritako irizpideak hobeto aurkezten dituena bera delakoan daude epaimahaideak:

1- Deialdiaren xedeari lotutako jardueretan ikastetxeak izandako ibilbidea.
2- Eskola-komunitatearen inplikazioa jardueren diseinu, bultzada eta burutzapenean: ikasleak, irakasleak, gurasoak.

Iparraldea-Hegoaldea Bilbo 2017ko Saria emateko ekitaldia 2017ko otsailaren 7an egin zen, Bilboko Udalaren Arabiar Aretoan, eta bertan Juan Maria Aburto Bilboko Alkatea nahiz udalbatza osoa egon ziren.