Eremu soziokomunitarioaren barruko emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako programa.
Haren bidez, indarkeria sexista eraso gordinenetan amaitzen ez dela gizarteak uler dezala lortu nahi du. Alderantziz, beste adierazle batzuen bitartez ere agertzen da: indarkeria fisiko, psikologiko edo sexuala eta indarkeria ohikoenak, sutilenak, maila mikroan emandako indarkeriak eta aldatu nahi ez duen gizarte patriarkalaren oinarriak finkatzen laguntzen duten horiek guztiak.
Programa honek, aurreko helburu nagusiez gain, udal-administrazioaren eta unibertsitate-arloaren -EHUren- arteko lankidetzarako aukeren adierazpen argia da, izan ere, ikasleek eta irakasleek programaren hasieratik parte hartu dute. Lehenengo edizioan Arte Ederretako Fakultateak modu aktiboan parte hartu zuen eta bigarrenekoan, berriz, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak.
Helburuak
- Gazteek gazteentzat indarkeria matxistarekiko kontzientzia kritikoa eraikitzeko baliabideak sortzea.
- Unibertsitate-graduetan hartutako ezagutzak gauzatzeko espazioak garatzea.
- Arlo komunitarioan indarkeria sexistari aurrea hartzeko ekimenak abian jartzeari begira, gogoeten eta lan-prozesuen buru diren gizarte-eragile eta elkarteen parte-hartzea sustatzea.
- Gizarte-eragileekin topaguneak eta elkarte-sareak sustatzea Bilboko barrutietan prebentzioa lantzeko.
- ANDRE TA JABE programan, eta zehatz-mehatz, gizarte-eragileen topaguneetan gazteek parte-hartzea sustatzea.
Populazio hartzaileak
- Bilbotarrak oro har.
- Bilboko elkarte eta gizarte-eragileak.
- EHUko hainbat fakultatetako gazte unibertsitariak
Harremanetarako
Informazio gehiagorako
ANDRE TA JABE 2014an hasi zen Arlo Sozial eta Komunitarioan Andrazkoen aurkako Indarkeriari Aurrea hartzeko Udal Programa gisa. Izena egoera eraldatzeko asmoz hartuta dago, euskarazko “jaun ta jabe” adierazpidetik. Bere helburua andrazkoen kontrako tokian tokiko indarkeriari aurrea hartzeko lana hobetzea da. Horretarako, Bilboko barrutietako bakoitzaren gizarte-eragileek parte hartzen dute ekimenean. Etenbako programa estrategiko honetan hainbat proposamen zein jarduera eta sareko lana jorratzen dira. Gizarte parte-hartzean eta sareko lanean datza bere izaera berri eta bikaina.
Hona hemen programaren oinarrizko zutabeak:
1. Estrategia parte-hartzailea eta elkarteak gizarte-eragile gisa inplikatzea.
2. Sarean egindako lana
3. Elkarteen eta herri-erakundeen arteko sinergiak.
4. Epe luzerako ikuspegia.
5. Auzoan daukan inpaktua.
2017an, Bilboko zenbait barrutiko jarduera-eremuetako elkarteek (feministak, kultura arlokoak, auzokoenak, merkataritzakoak, Guraso Elkarteak, jai-batzordeak…) andrazkoen kontrako indarkeriari arlo soziokomunitarioan aurrea hartzeari zuzendutako jarduera eta ekimenak diseinatu eta abian jarri dituzte. Horretarako, indarkeria matxistaren kontrako gizarte-eragileen sarea antolatu dute.
Guztira, 36 elkartek bat egin dute ideiak lantzeko eta zenbait motatako martxoaren 8a eta azaroaren 25a bezalako egunen inguruan eta elkarte bakoitzaren auzoetako jaietan ekimenak burutzeko.
Azaldutako ekimenak eta sortutako lantaldeak auzo bakoitzaren errealitatearen araberakoak izan arren, barrutien sare guztiek proiektu bateratua osatu dute: Gizarte-eragileek osatutako sare komunitarioak sortzeko, sendotzeko eta finkatzeko UDAL ESTRATEGIA. Eragile horien helburua arlo sozio-komunitarioan indarkeria matxistari aurrea hartzearen inguruan antolatzea da.