Bilbo unibertsitate- eta gradu-ikasketetan geroz pertsona gehiago dituen hiria da; ez Bilbon bizi direnak bakarrik kontuan hartuta, baita unibertsitate-hiria izateko joera duen hiri honetan ikasketak egiten ari diren beste askorengatik ere. Horri guztiari hezkuntza-eredu berriak ekarri dituen aldaketak –lankidetzan oinarrituko ikastea bultzatzen baitu– eta jendearen bizi-ohiturak (batez ere, gazteenak) gehitzen badizkiegu, ikasketa-aretoen geroz eta eskaera handiagoari eta aldakorrari erantzuna emateko beharra agertzen da, batik bat azterketa garaietan.

Hala, Udalak banaka edo taldean ikasteko beharrezkoez hornitutako espazioak prestatu ditu hainbat udal ekipamendutan (liburutegiak, mediatekak, kiroldegiak, barrutiko zentroak), ikasleek planteatzen dituzten beharrak betetze aldera, bereziki AZTERKETA garaian.

Helburuak

Ikasleek agertutako eskaerari erantzutea, batez ere azterketa garaian.

Populazio hartzailea

Ikasten ari den jendea, unibertsitarioa eta goi-mailako gradukoak nagusiki.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saila
  • Kultura Saila
  • Azkuna Zentroa
  • Bilbao Kirolak

Harremanetarako

gazteria@bilbao.eus

944204394

Ikasgelak

2017ko lehenengo hilabeteetan, Bilboko Udalak ikasleek proposatzen duten ikasgela-beharraren aurrean azterketa bat egin du. Jakin nahi du zenbat ikasgela behar diren, non, ordutegia, ezaugarriak eta gutxieneko ezaugarriak, betiere ikasturteko une desberdina (azterketa garaia izan ala ez).

Erabilitako metodologia honetan datza: batetik, eskaera aztertzea; eta bestetik, Bilboko Unibertsitateetako Fakultateen eta hainbat udal zein foru ekipamenduen eskaintza aztertzea, bai eta horien ezaugarriak ere. Balizko erabiltzaileen iritziak jasotzeko (18-25 urteko ikasleak), elkarrizketak egin dira baliabide digitalen bidez (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren webgunea) zein aurrez aurre (EHUko hainbat ikasleren eskutik, Azkuna Zentroa Foru Liburutegian eta Ingeniaritza Fakultatean, IKD Gazte Programaren baitan).

Era berean, bestelako hiriekin alderatzeko, eskaintzaren analisia egin da eta ikasteko lekuen bilakaera Estatuko hainbat udalerritan, besteak beste, Madrilen, Bartzelonan eta Granadan.
IKASLEAK ETA ADINA&-EHUk Bilbon 20.000 matrikula dauzka; Deustuko Unibertsitateko 9.500 ikasleen gehiengoa Bizkaian dago; eta Mondragon Unibertsitateak 170 ikasle dauzka Bilboko Fakultatean.

  • 18-24 urteko biztanleen % 46k unibertsitate-ikasketak egiten ditu.
  • 18-24 urtekoak dira ikasgelak gehien erabiltzen dituztenak eta goi mailako gradua edo unibertsitate-gradua ikasten daude.

Bilbo hazten dabilen unibertsitate-hiria da eta inplikatutako eragileak, Administrazioa, Unibertsitateak eta Zentro Akademikoak, ikaslearen beharrari erantzuteko elkarlanean arituko dira.

Gainera, unibertsitate eta gradu-profil honetaz gain, oposaketak prestatzen daudenak ere kontuan hartu behar dira.

2017ko azterketari dagokionez, honakoa egin da:

  • EHUrekin batera, azterketa garaian ikasgelen ordutegi eta egun berezien berri ematea.
  • San Frantziskoko Udaltegian 30 pertsonentzako Ikasgela irekitzea.
  • Azkuna Zentroan beste ikasgela bat irekitzea (200 pertsonentzat). Astelehenetik Igandera gaueko 1:30era arte.