LABS

LABS

Ekin diezaiogun lanari! Azaroan hiru artista eta profesional izango ditugu beren lanari eta prozesuei buruz hitz egiteko eta zelan egiten duten erakusteko.
Lab guztiak doakoak dira eta ordenagailu eramangarri bat besterik ez duzu beharko.

Egutegia:

Fungical Language: Mintzaira fungikoaren hastapenak (perretxikoak, kableak eta hitzak) Alizée Armet

Azaroaren 9a, 10:00-13:45
Fungical Language elektrodo batzuei konektatutako perretxiko bat daukan pieza da. Elektrodoak, aldi berean, hardware bati konektatuta daude. Konbinazio horri esker, hitzak edo esaldiak agertzen dira pantaila batean.

Adimen artifizialaren abantailak eta arriskuak ulertzen hasi garen gizarte honetan, hurbilago ikusi behar dugu «landare- neurobiologia». Tailer honetan onddoen maiztasunak giza hitz edo esaldietara itzuliko dituzten elektronika-mekanismoak eta sentsoreak erabiltzen ikasiko dugu.

Imajinario jasangarriak adimen artifizialarekin: Laura MM

Azaroaren 16a, 10:00-13:45

Lab honetan adimen artifiziala tresna sortzaile modura erabiltzen ikasiko duzu, artearen eta naturaren arteko harremanari buruz hausnartzeko. Midjourney programaren bidez, etorkizun jasangarria irudikatzen duten irudiak sortuko dituzu. Laura MMk gidatuko zaitu prozesu horretan, sormena eta berrikuntza sustatuz mundu hobea irudikatzeko.

Gerrilla Mapping – Videomapping jasangarria: Edorta Subijana

Azaroaren 30a, 10:00-13:30 eta 17:00-19:00

Argiartean edo Distirabirak bezalako proiektuak martxan jartzen izandako esperientziaz hitz egingo digu Edorta Subijanak eta bideomapping bat sortzen lagunduko digu TouchDesigner erabiliz. Ilundu ondoren, sorkuntzak leku publikoetan proiektatuko ditugu, artearekin esperimentatuz.

Lab batean edo bat baino gehiagotan parte hartzeko, bete inprimakia hemen eta berretsi etorriko zarela.

LABS

Eman izena hemen!

KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)