ERAKUSKETA: AZAROAREN 19TIK 25ERA | LA PERRERA
Azaroak 20, 21, 22 eta 25: 16:30 – 20:30
Azaroak 23, larunbata: 11:00 – 15:00
EKITALDIA: AZAROAREN 19A – 19:00-21:00 | LA PERRERA
Moda janzkeratik harago pentsa dezakegu, sentitzen duten gorputzen, materiaren eta inguruaren arteko harreman berriak eraikiko dituen bigarren azal hedatu gisa. Bizi dugun krisi klimatikoaren erdian, premiazkoa da geure gorputzetik ateratzea eta fokua materian jartzea, eraldatzeko eta kontakizun ekologiko berriak sortzeko dituen aukeretan.
Erakusketa hau aldaketa horren isla da, prisma tradizionaletik hasi eta ehungintzaren munduko sorrera material berri bateraino.
“Guzedido” proiektua
Marta Repárazek eta Martin del Bustok haien diziplinak artean batu dituzte, itsasoarekin lotutako piezak sortzeko. Horretan, hainbat lan ikusi ahal izango dira, argazkigintzaren eta modaren arteko ildoak desitxuratzeko ariketa gisa. Fanzine bat ere egin dute, prozesu osoari buruzko informazioa biltzen duena, maila bisualean eta grafikoan.
Lan honen sortzaileei dagokienez, Marta Repáraz Bilboko diseinatzaile gaztea da. Bere ibilbidean aipagarriak dira Japoniako Shima Seiki nazioarteko saria eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Diseinatzaile Espainiar Berri Onenaren saria.
Martin del Busto, Londresen (Camberwelleko Unibertsitatea, UAL) hezitako argazkilari getxoar gazte bat da. Argazkigintza irudiak hartzen dituenean amaitzen ez den zerbait bezala ulertzen du, baizik eta edizio edo inprimaketaren bidez eboluzioan jarraitzen duena.
“Artisau-jostuntzako teknikekin amerikar bat egiteko prozesua ikertu, dokumentatu eta erregistratzea” proiektua
Arantxa Esparzak eskarmentu handiko Juan Antonio Andrade jostun erretiratuarekin lan egin du artisautzako joskintzaren prozesu tradizionala berrikusteko eta zaintzeko. Horren ondorioz, erakusketarako, tradizioa eta gaur egungo berrikuntza teknologikoak uztartzen dituzten jantziak sortu ditu, eta, horretan, moztutako ehunezko piezen eta patroien prozesuak ere ikusi ahal izango dira, baita egindako lanaren bideo bat ere.
Arantxa Esparza telekomunikazio-ingeniaria da, Unibertsitate Masterra egin du Adimen Artifizialean, Formen Ezagutzan eta Irudi Digitalean, eta, goi-mailako ikasketak ditu Patroigintzan eta Modan. Horrez gain, moda jasangarriari, ebaketari eta jantzigintzari eta goi-mailako jostundegiari buruzko ezagutzak ditu.
KONTAKTUA
944 20 30 98
(Ast-ost 9:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)