GREENGLAM

Programaren helburua da gazteak “moda iraunkorrak” ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eraginari buruz sentsibilizatzea, gazteak “moda jasangarriaren” euskal sektorera hurbiltzea, eta ehungintzarentzat etorkizun etikoagoa eta orekatuagoa ahalbidetuko duten ekimenak babestea.

Programa bi fasetan garatuko da: lehenengoan, informatu, inspiratu eta esperimentatu egingo da. Bigarren fasean, proiektuen deialdi ireki bat egingo da eta bi ekimen hautatuko dira; laguntza teknikoa eta logistikoa emango zaie aurrera ateratzeko.

“Konekta Ideiak GreenGlam” ekimena urtarrilaren 19an abiatuko da. Egun horretan, programaren, haren helburuen eta faseen berri emango zaie proiektuari forma eman eta hura dinamizatzen parte hartuko duten eragileei, bai eta proiektuan parte hartu nahi duten gazteei ere.