STEAM Jarduerak 2026 4.H

LA PERRERA / STEAM JARDUERAK 2026 - LAUGARREN HIRUHILEKOA

Tailerretan izena emateko orria.

Trebatzaileetan izena emateko orria.

Informazio gehigarririk behar izatekotan La Perrerako taldearekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbidean: laperrera@bilbao.eus.

12-17 urte

17:30-19:30. 12 eta 17 urte bitarteko gazteak energia garbiarekin funtzionatzen duen auto elektrikoa diseinatu eta muntatzen ikasi dute tailer honetan zehar. Gainera talde lanaren bitartez erronka ezberdinei aurre egiteko eta ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasunari buruz gehiago ikasteko aukera izan dute.

Bestalde, GREEN POWER mundua eta bere lehiaketak ezagutzeko aukera dute tailer honetan parte hartzen duten gazteek, berrikuntza eta ingurumen kontzientziaz betetako esparru bat esploratuz.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izena eman:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasi dute, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe.

Gainera, First Lego League (FLL) eta World Robot Olympiad (WRO) lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. 14 eta 19 urte bitarteko gazteek CanSat tailerrean mini satelite bat eraikitzen dute. Zientzia, teknologia eta espazioaren inguruko ezagutzak lantzen dituzte, lata baten tamainako satelite sentsoredun bat diseinatu eta sortuz. Satelite horrek jaitsiera-fasean datuak jasotzen ditu, parte-hartzaileei benetako misio espazial baten esperientzia hurbila bizitzeko aukera emanez.

14-19 urte. Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 6

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer honetan 12-17 urte bitarteko gazteek moda eta bitxigintzaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute. Horretarako artista eta kolektibo ezberdinak gonbidatu ditugu, arlo ezberdinak probatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten. Zapatilen pertsonalizazio eta diseinutik hasi, bitxigintzaren bitartez piezak sortu eta crochet eta serigrafiaren munduan murgiltzeko aukeraraino.

Sorkuntza teknika ezberdinak jarriko dituzte praktikan lagun artean dauden bitartean.

Cast/Eusk

Prezioa: doan

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 12.

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30.

SORTU ZURE BIDEOJOKOA
Urriak 8: Twine tailerra
Twine doako programa bat da, eta modu errazean narrazio-joko txikiak sortzeko aukera ematen du. Aukeratu zeure abentura propioa, 80ko eta 90eko hamarkadetako liburu ospetsu haien antzera, protagonistak bihurtzen ginen eta hartutako erabakien arabera orrialde batetik bestera joaten ginen. Ez da programatzen jakin behar, idazteko gogoa eta irudimena izatea besterik ez da behar.

Urriak15, 22 eta 29: Unity tailerra
Tailer honetan 2D plataformen joko txiki bat sortuko dugu. Unityren oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko dugu, eszenatoki bat eraikitzen, pertsonaia bat kokatzen, oztopoak gehitzen eta azken helburu bat prestatzen. Ez da beharrezkoa programatzen jakitea edo aurretik Unity erabili izana: bideojoko bat modu praktiko eta errazean sortzen nola hasten den ezagutu nahi duten pertsonentzat pentsatutako tailerra da.

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Izen ematea:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18-30 urte

10:00-16:00. Diseinatu, Modelatu eta Inprimatu 3Dn Zeramikarekin. José Realen eskutik, arkitektoa eta therealstudio.design markaren sortzailea. Egun bakarreko tailer intentsibo eta praktiko honetan, 3D inprimaketaren bidezko zeramika-lanen sorkuntzan murgilduko zara. Tresna digital libreak eta software profesionala erabiliz, zure ideiak pieza fisiko bihurtzen ikasiko duzu, estrusora zeramiko baten bidez.

Nori zuzenduta dago?
Zeramika digitalaren bidez sortzen ikasi nahi duen edonori. Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Zer ekarri behar dut?
Zure ordenagailu eramangarria (ekartzeko aukerarik ez baduzue La Perrerak jarriko du bat)

*Jose Real fabrikazio digitalean espezializatutako arkitektoa da, Fab Foundation-ek Fab Academy programaren bidez 2016an ziurtatua. The Real Studio estudioaren sortzailea da, eta bertan diseinua eta arkitektura uztartzen ditu 3D inprimaketaren, diseinu parametrikoaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.
2020ko otsailetik Nebrijako Unibertsitateko irakaslea da, eta fabrikazio digitalari lotutako irakasgaiak ematen ditu bertan. 2025eko irailaz geroztik, Kunsthal Bilbao IEDko irakasle-taldeko kide ere bada.
Madrilgo Unibertsitate Europarrean, Bilboko Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Arte Ederren Fakultatean aritu da irakasle eta tailerrak ematen.
Fab Manager-a izan da Madrilgo Europako Unibertsitateko Fab Lab-en, Fab Expert Deustun eta ikertzailea EHUn 2024ra arte. Halaber, hezkuntzari eta fabrikazio digitalari lotutako Fábrica de Fabricantes bezalako proiektuak sortu ditu. Une honetan, Donostiako ETSA/AGETeko doktoregai da.

Cast.

Prezioa: doan.

Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop: 12 saio bakoitzeko

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18:30-20:30. Irailak 25ean saio berezia egingo dugu La perrera espazioan antolatzen ditugun Filosof-IA saioen barruan. Eguraldi ona lagun, zonaldean ditugun hiru gune erabiliko ditugu filosofatzen jarraitzeko. Hasteko, Masuztegira hurbilduko gara garai bateko eta gaur egungo migrazio mugimenduei buruz hausnartzeko, Basurtuko ospitalera jeitsiko gara gero osasun publikoaz hitz egiteko, eta La perreran bertan bukatuko dugu ibilbidea animaliekin dugun harremanaz solasteko. Eguraldi txarra badago, paseoa birtuala izango da. Eman izena! Hurbiltzen direnak, errepikatu egiten dute.

*Imanol Alvarez Varela (Larrabetzu, 1984) Filosofiako irakaslea da Bigarren Hezkuntzan 2014tik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zentrotik igaro den bi urteko parentesi txiki batekin. Bi urte horietan curriculum berriaren eraketan parte hartu du eta inplementazioan aholkulari pedagogiko gisa aritu da. Filosofian lizentziatua, Haur Hezkuntzan diplomatua eta Haur filosofia Masterra eginda, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du elkarrizketa filosofikoaren erabileran, eta Euskal Herriko praktika filosofikoen elkarteko (Jakinmin) kide fundatzaile eta lehendakaria da. Filosofia eta hezkuntzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu ere, eta 2024ean bere lehen eleberria argitaratu zuen (Oiloarrautza).

Cast/Eusk

Prezioa: doan.

Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50

Gehienezko plaza kop.: 20

Inskripzioak:

Formulario honetan.

Informazio gehiago:

E-mailez: laperrera@bilbao.eus

Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

Trebatzaileak

Balaunaldiartekoa