
LA PERRERA / STEAM JARDUERAK 2026 - LAUGARREN HIRUHILEKOA
Tailerretan izena emateko orria.
Trebatzaileetan izena emateko orria.
Informazio gehigarririk behar izatekotan La Perrerako taldearekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbidean: laperrera@bilbao.eus.
12-17 urte
17:30-19:30. 12 eta 17 urte bitarteko gazteak energia garbiarekin funtzionatzen duen auto elektrikoa diseinatu eta muntatzen ikasi dute tailer honetan zehar. Gainera talde lanaren bitartez erronka ezberdinei aurre egiteko eta ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasunari buruz gehiago ikasteko aukera izan dute.
Bestalde, GREEN POWER mundua eta bere lehiaketak ezagutzeko aukera dute tailer honetan parte hartzen duten gazteek, berrikuntza eta ingurumen kontzientziaz betetako esparru bat esploratuz.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Izena eman:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
17:30-19:30. Tailer honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasi dute, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe.
Gainera, First Lego League (FLL) eta World Robot Olympiad (WRO) lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Izen ematea:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
17:30-19:30. 14 eta 19 urte bitarteko gazteek CanSat tailerrean mini satelite bat eraikitzen dute. Zientzia, teknologia eta espazioaren inguruko ezagutzak lantzen dituzte, lata baten tamainako satelite sentsoredun bat diseinatu eta sortuz. Satelite horrek jaitsiera-fasean datuak jasotzen ditu, parte-hartzaileei benetako misio espazial baten esperientzia hurbila bizitzeko aukera emanez.
14-19 urte. Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 6
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Izen ematea:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
17:30-19:30. Tailer honetan 12-17 urte bitarteko gazteek moda eta bitxigintzaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute. Horretarako artista eta kolektibo ezberdinak gonbidatu ditugu, arlo ezberdinak probatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten. Zapatilen pertsonalizazio eta diseinutik hasi, bitxigintzaren bitartez piezak sortu eta crochet eta serigrafiaren munduan murgiltzeko aukeraraino.
Sorkuntza teknika ezberdinak jarriko dituzte praktikan lagun artean dauden bitartean.
Cast/Eusk
Prezioa: doan
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop.: 12.
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
17:30-19:30.
SORTU ZURE BIDEOJOKOA
Urriak 8: Twine tailerra
Twine doako programa bat da, eta modu errazean narrazio-joko txikiak sortzeko aukera ematen du. Aukeratu zeure abentura propioa, 80ko eta 90eko hamarkadetako liburu ospetsu haien antzera, protagonistak bihurtzen ginen eta hartutako erabakien arabera orrialde batetik bestera joaten ginen. Ez da programatzen jakin behar, idazteko gogoa eta irudimena izatea besterik ez da behar.
Urriak15, 22 eta 29: Unity tailerra
Tailer honetan 2D plataformen joko txiki bat sortuko dugu. Unityren oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko dugu, eszenatoki bat eraikitzen, pertsonaia bat kokatzen, oztopoak gehitzen eta azken helburu bat prestatzen. Ez da beharrezkoa programatzen jakitea edo aurretik Unity erabili izana: bideojoko bat modu praktiko eta errazean sortzen nola hasten den ezagutu nahi duten pertsonentzat pentsatutako tailerra da.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Izen ematea:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
17:30-19:30.
Programa honetako 4 saioetan zehar Errealitate Areagotuaren eta Birtualaren gailu nagusiak ezagutuko ditugu, entretenimendurako, hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskaintzen dituzten aukerei buruzko sarrera labur gisa. Saio bakoitza independentea izango da, ibilbide bat osatuz, eta saio guztietara edo batzuetara joan daiteke.
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Gehienezko plaza kopurua: 12
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Izen ematea:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
18-30 urte
10:00-16:00. Diseinatu, Modelatu eta Inprimatu 3Dn Zeramikarekin. José Realen eskutik, arkitektoa eta therealstudio.design markaren sortzailea. Egun bakarreko tailer intentsibo eta praktiko honetan, 3D inprimaketaren bidezko zeramika-lanen sorkuntzan murgilduko zara. Tresna digital libreak eta software profesionala erabiliz, zure ideiak pieza fisiko bihurtzen ikasiko duzu, estrusora zeramiko baten bidez.
Nori zuzenduta dago?
Zeramika digitalaren bidez sortzen ikasi nahi duen edonori. Ez da aurretiko esperientziarik behar.
Zer ekarri behar dut?
Zure ordenagailu eramangarria (ekartzeko aukerarik ez baduzue La Perrerak jarriko du bat)
*Jose Real fabrikazio digitalean espezializatutako arkitektoa da, Fab Foundation-ek Fab Academy programaren bidez 2016an ziurtatua. The Real Studio estudioaren sortzailea da, eta bertan diseinua eta arkitektura uztartzen ditu 3D inprimaketaren, diseinu parametrikoaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.
2020ko otsailetik Nebrijako Unibertsitateko irakaslea da, eta fabrikazio digitalari lotutako irakasgaiak ematen ditu bertan. 2025eko irailaz geroztik, Kunsthal Bilbao IEDko irakasle-taldeko kide ere bada.
Madrilgo Unibertsitate Europarrean, Bilboko Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Arte Ederren Fakultatean aritu da irakasle eta tailerrak ematen.
Fab Manager-a izan da Madrilgo Europako Unibertsitateko Fab Lab-en, Fab Expert Deustun eta ikertzailea EHUn 2024ra arte. Halaber, hezkuntzari eta fabrikazio digitalari lotutako Fábrica de Fabricantes bezalako proiektuak sortu ditu. Une honetan, Donostiako ETSA/AGETeko doktoregai da.
Cast.
Prezioa: doan.
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop: 12 saio bakoitzeko
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
18:30-20:30. Irailak 25ean saio berezia egingo dugu La perrera espazioan antolatzen ditugun Filosof-IA saioen barruan. Eguraldi ona lagun, zonaldean ditugun hiru gune erabiliko ditugu filosofatzen jarraitzeko. Hasteko, Masuztegira hurbilduko gara garai bateko eta gaur egungo migrazio mugimenduei buruz hausnartzeko, Basurtuko ospitalera jeitsiko gara gero osasun publikoaz hitz egiteko, eta La perreran bertan bukatuko dugu ibilbidea animaliekin dugun harremanaz solasteko. Eguraldi txarra badago, paseoa birtuala izango da. Eman izena! Hurbiltzen direnak, errepikatu egiten dute.
*Imanol Alvarez Varela (Larrabetzu, 1984) Filosofiako irakaslea da Bigarren Hezkuntzan 2014tik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zentrotik igaro den bi urteko parentesi txiki batekin. Bi urte horietan curriculum berriaren eraketan parte hartu du eta inplementazioan aholkulari pedagogiko gisa aritu da. Filosofian lizentziatua, Haur Hezkuntzan diplomatua eta Haur filosofia Masterra eginda, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du elkarrizketa filosofikoaren erabileran, eta Euskal Herriko praktika filosofikoen elkarteko (Jakinmin) kide fundatzaile eta lehendakaria da. Filosofia eta hezkuntzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu ere, eta 2024ean bere lehen eleberria argitaratu zuen (Oiloarrautza).
Cast/Eusk
Prezioa: doan.
Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop.: 20
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
19:00-20:30. Puntuz puntu 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako 6 saioko brodatu-tailerra da, artisautza-teknika horren oinarrizko nozioak ikuspegi sortzaile batetik eta gogoetaren bidez eskuratzera bideratua. Parte-hartzaileek brodatze-puntu desberdinak ikasiko dituzte prozesu osoa hartzen duen akonpainamendu gidatu baten bidez: hasierako ideiatik eta diseinutik hasi eta pieza propio bat egin arte. Eskuzko lanaren erritmoak kontzentraziora, etenaldira eta esperimentazio indibidual eta kolektiborako gonbita egiten du.
Tailerra erreferentzia historiko eta garaikideetan oinarritzen da, teknika hori arau patriarkalei aurre egiten dien, nortasun kulturala babesten duen eta baztertutako kolektiboei ahotsa ematen dien erresistentzia-ekintza gisa erakusten dutenak. Parte-hartzaile bakoitzak brodatze pertsonal bat garatuko du autozainketako gai komun batetik abiatuta, eta bere hizkuntza bisuala eta sinbolikoa aztertuko ditu.
*Evelyn Pelayo Bilbon bizi den artista eta arteterapeuta bat da, zeramikarekin, brodatuarekin eta collagearekin lan egiten duena. Material Art & Design (Arte Dekoratiboak) ikasi zuen Torontoko (Kanada) OCAD Unibertsitatean, eta ondoren Argentinan, Erresuma Batuan eta, gaur egun, Espainian garatu du bere lana.
Bere praktika artistikoa narratibarekin oso lotuta dago eta batez ere giza irudian zentratzen da. Adierazpenaren eta keinuaren bidez, giza izaeraren hainbat alderdi aztertzen ditu, eta bere lanari behatzen diotenak bere rol eta harremanei buruz hausnartzera gonbidatzen ditu. Gainera, arteterapeuta, hezitzaile eta kultur ekoizle gisa lan egiten du, eta interes handia du artearen erabileran, pertsonak eta komunitateak konektatzeko, laguntzeko eta indartzeko tresna irisgarri gisa.
Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop.: 20
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
17:30-20:30. 18 eta 30 urte bitarteko, musika ekoizpenean eta nahasketan oinarrizko ezagutzak dituzten gazteei zuzendutako tailerra. Gonbidatutako musika-proiektu bat abiapuntu hartuta, taldeak abesti baten sormen-prozesu osoa landuko du: kontzeptua sortu, konposatu, grabatu eta nahastu, proiektu artistikoaren nortasunera egokituz.
Horrez gain, parte-hartzaileek bideoklip sinple bat sortu, grabatu eta editatuko dute La Perreran bertan. Amaieran, abestia masterizatuta eta ikus-entzunezko pieza amaituta, proiektua plataforma digitaletan eta sare sozialetan zabaltzeko prest egongo da.
Tailerra Sodak emango du, Bilboko egungo musika-eszenako marka aktiboenetako batek, eta underground-eko talentu gaztearen alde irmoki egiten duten zigilu gutxietako batek. Oier García eta Iker Fernández dira Soda osatzen dutenak, musika-ekoizle eta filmmaker gazteak, eta 2020an marka sortu zutenetik, musikaren eta ikus-entzunezkoen inguruko proiektu eta jarduerak garatzen ari dira, sorkuntza, ekoizpena eta laguntza artistikoa uztartuz.
Eus/Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Coworking Gela, 04, 0.solairua.La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop.: 12
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Trebatzaileak
18:00-20:00
Bi orduko tailer hau parte-hartzaileak La Perreran eskuragarri dauden 3D inprimagailuen erabilera seguru eta autonomoan trebatzeko diseinatuta dago. Amaitutakoan, bertaratutakoek trebakuntza-ziurtagiri bat eskatu ahal izango dute, inprimagailuak ekipamenduaren barruan modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, betiere aldez aurretik erreserbatuta.
Hiru mailatan banatutako saioetan, 3D inprimagailuak eta lotutako softwarea behar bezala erabiltzen ikasiko da, norberaren eta gainerako pertsonen segurtasuna bermatuz, inprimaketa-proiektuak modu autonomoan garatzeko beharrezko konfiantza lortzen den bitartean. Maila bakoitzak 3D inprimatzeko, proiektuak optimizatzeko eta arazoak konpontzeko tekniketan pixkanaka sakontzea ahalbidetuko du, eta trebatzailea modu ordenatuan osatuko du.
Hiru mailak ordenan osatzea gomendatzen da, prestakuntza osoa eskuratzeko eta inprimagailuak modu erabat autonomo eta seguruan erabili ahal izateko.
Adina: 12-30 urte
Eus/Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop: 6 saioko
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
18:00-20:00
Parte-hartzaileek La Perrera-n dagoen tornoa modu seguru eta autonomoan erabiltzen ikasteko diseinatuta dago bi orduko tailer hau. Amaitutakoan, parte-hartzaileek trebatze ziurtagiri bat jasoko dute, ekipamendu barruan materiala modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, beti aurretiazko erreserba eginda.
Saioan zehar, tornoa modu egokian nola erabili ikasiko da, norberaren eta beste pertsonen segurtasuna bermatuz, eta aldi berean ekipamenduarekin modu autonomoan lan egiteko beharrezko konfiantza lortuz.
Adina: 12-30 urte
Eus/Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop: 6 saioko
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
18:00-20:00
Parte-hartzaileek La Perrera-n dauden laser eta binilo ebakitzaileak modu seguru eta autonomoan erabiltzen ikasteko diseinatuta dago bi orduko tailer hau. Amaitutakoan, parte-hartzaileek trebatze ziurtagiri bat eskatu ahal izango dute, ekipamendu barruan materiala modu independentean erabiltzeko aukera emango diena, beti aurretiazko erreserba eginda.
Saioan zehar, makinak modu egokian nola erabili ikasiko da, norberaren eta beste pertsonen segurtasuna bermatuz, eta aldi berean piezak eta diseinuak modu autonomoan sortzeko beharrezko konfiantza lortuz.
Adina: 12-30 urte
Eus/Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop: 6 saioko
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
11:00-13:00
Parte-hartzaileei josteko makinaren erabileran pixkanaka ikasteko laguntza ematea du helburu, eta hiru mailatan antolatuta dago:
1. maila, hastapena: josteko makina baten oinarrizko funtzionamendua ikasiko da: piezak, puntada motak eta erabilera segurua. Helburua josten modu autonomoan hasteko beharrezko oinarrizko ezagutzak eskuratzea da.
2. maila, tartekoa: makinaren erabileran sakonduko da pieza sinpleen bidez, akaberak eta oinarrizko patroigintzako nozioak landuz.
3. maila, aurreratua: aurretiaz esperientzia duten pertsonei zuzendua, patroien interpretazioa ikasi eta konplexutasun handiagoko piezak josten hasteko.
Maila bakoitza gaitze-tailer bat da, hau da, bi orduko saio espezifikoa, La Perrera espazioan dauden josteko makinak modu seguru eta autonomoan erabiltzeko gaitasuna emateko diseinatua. Saioa amaitzean, gaitze-ziurtagiria eskatu ahal izango da, eta horri esker ekipamendua modu independentean erabili ahal izango da, betiere aldez aurreko erreserba eginda.
*Jurdan jostuna da, haute couture eta patroigintzan esperientzia duena, batez ere eztei-jantziak eta ekoizpen industriala lantzen espezializatua. Bere ibilbidea proiektu bakoitzean dedikazio eta konpromisoarekin nabarmentzen da.
Adina: 12-30 urte
Eus/Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop: 6 saioko
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
Balaunaldiartekoa
10:30-13:30
Tailer honetan, Biomaterialen eta Josturaren Laborategia, parte-hartzaileek modu praktikoan esperimentatzeko aukera izango dute, sormena, jasangarritasuna eta lankidetza uztartuz ikaskuntza partekatuko espazio batean. Zehazki, biomaterialekin eta josturarekin lotutako hainbat teknika landuko dira, norberaren zein elkarlaneko proiektuak garatzeko.
Tailerra: Duara Lab-ek sustatutako jarduera, BBK Sasoikorekin lankidetzan.
Adina: 15-35 urte
Eus/Cast
Prezioa: doan.
Tokia: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50
Gehienezko plaza kop: 10
Inskripzioak:
Informazio gehiago:
E-mailez: laperrera@bilbao.eus
Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50
