Prebentzio- eta heziketa-izaerako programak dira funtsean, Bilbon bizi eta babesgabezia dutela-eta erabateko zaurgarritasun egoeran edo arrisku txiki edo ertainean diren adingabekoei eta familiei zuzenduak.Gizarte-hezkuntza eta komunitate-arloko esku-hartze Programa (PISECO) hau Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan kokatuta diren 11 talderen bitartez kudeatzen eta garatzen da.Profesional talde bat dago horretarako, gizarte-hezitzaileez osatua, eta kale-lanean nahiz banakako eta familiakoan oinarritzen dira.
Helburuak
- Adingabeei eta euren familiei eragiten dieten arrisku-egoerak garaiz antzeman eta prebenitzea.
- Familia, hezkuntza, afektibitate eta gisako alorretan oinarrizko gabeziak dituzten haur eta nerabeak zuzenean artatzea.
- Adingabeak berezko inguruan ongizatean eta osorik garatu daitezen bultzatzea.
- Familiari sustapena eta laguntza ematea.
- Bereziki haur eta nerabeei eragiten dieten gizarte arloko gabeziak prebenitzea eta horien kalteak arintzea.
Populazio hartzailea
Bilbon bizi diren 0 urtetik 18 urtera bitarteko adingabe zein horien familiak.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
Artatutako 13 urtetik 18 urtera bitarteko neska-mutil kopurua
- 2015 urtea: 242 mutil eta 181 neska (guztira: 423 adingabe)
- 2014 urtean artatutako 0tik 18 urtera bitarteko neska-mutil kopurua:455 mutil eta 334 neska (guztira: 789 adingabe)
2016:
Arreta emandako 18 urte baino gutxiagokoen artean (1.005), %45a 13 eta 18 urte bitarteko 452 adingabekoak dira.
13 eta 18 urte bitartekoekin “Taldekako Jarduerak eta Behatokiko Jarduerak” burutu ditugu.
– EISEetatik taldekako jarduerak egin dira, zenbait adinetako adingabekoen taldeei eta helduei, gurasoei eta arduradun helduei ere zuzenduta.
Jarduera horiek banakako proiektuetan burutzen den esku-hartze pertsonal eta zuzenarekin osagarriak dira. Parte-hartzaile guztiek arrisku-egoerarengatik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan izapidea duten familietako kideak dira.
2016an, guztira, taldekako 89 jarduera burutu ziren, 53 adingabekoekin eta 36 helduekin. Esku hartzeko modalitate horren bidez, antzeko soslaia eta beharrizanak dituzten erabiltzaileen arazoei errazago aurre egiteko aukera dago.
– Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek behatokiko jarduerak kudeatzen dituzte, komunitatean laguntzaren beharrizana dutenei erantzuteko. “Ume eta Nerabeentzako Behatokiko Jarduerak” izeneko multzoaren barruan daude, bigarren mailako prebentzioaren alorreko udal esku-hartzearen barruan, eta egoerei erantzutera zuzenduta daude: ahulezia berezia; eta orain arriskutsuak izan ez arren, etorkizunean arriskua edo babesik eza eragin dezaketen banakakoen, familiaren edo gizartearen egoerak.
Jarduera hauek taldekakoak dira eta haien hartzaileak adingabekoak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan izapiderik ez duten gurasoak/arduradunak eta kolektibo hauekin harremanetan dauden komunitateko profesionalak dira.
2016an behatokiko 64 jarduera egin ziren eta, guztira, 2.128 parte-hartzaile izan zituzten; horietatik 1.793 18 urtetik beherakoak, 185 helduak eta 140 profesionalak izan ziren, azken hauen artean gehienak prestakuntza-hezkuntza alorrekoak.