BILBOKO GAZTE PANELA 26/27

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak, aurten, Bilboko Gazte Panela programaren laugarren edizioa (BGP 26/27) jarri du abian, udal-politikak Bilboko gazteei hurbiltzeko eta udaleko proiektuetan parte har dezaten ahalbidetzeko.

Laugarren edizio honetan Bilbon bizi diren 28 gaztek hartuko dute parte, hiriko 8 barrutien arteko banaketa orekatua kontuan hartuta; eta horietatik gutxienez 3 Bilbon diharduten gazte-elkarte, -talde edo -mugimenduetako gazteak izango dira.

2026ko irailaren 22an programari buruzko informazio-saio bat egingo da 17:00etan, La Perrerako Konekta Gelan (Sabino Arana, 50), hautaketa-prozesuari, saioen kopuruari, iraupenari, konpentsazioari eta bestelako gai interesgarri batzuei buruz.

ZER DA BILBOKO GAZTE PANELA?

Gazteen eta Udalaren arteko partaidetza eta elkarrizketarako gunea da, Gazteriaren Tokiko Agenda garatzeko, udalaren funtzionamendua eta ekintza ezagutarazteko eta Bilboko gazteen interesak eta kezkak identifikatzeko.

Zer baldintza bete behar dira parte hartzeko?

  • Izena emateko unean 18 urte beteta izatea eta programa garatzeko aldi osoan (2026ko urritik 2027ko maiatzera) 30 urte ez gainditzea.
  • Bilbon bizitzea.
  • Interesa eta motibazioa izatea.

Bilboko Gazte Panelaren aurreko hiru edizioetan parte hartu duten pertsonek ez dute lehentasunik izango deialdi honetako eskatzaile berrien aurrean.

Zelan eman dezaket izena?

4. edizioan izena ematea BilbaoGazte webgunearen bidez egin daiteke, 2026ko irailaren 7tik 25era.

Noiz eta non izango da Bilboko Gazte Panela 26/27 programa?

BGP 26/27 aurrez aurreko 10 saio dinamiko eta parte-hartzaileen bidez garatuko da 2026ko urritik 2027ko maiatzera, eta laguntza teknikoa izango du prozesu osoan. Larunbat goizetan egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, La Perreran (Sabino Arana 50, Bilbo).

Nola garatuko da Bilboko Gazte Panela 26/27?

2 fasetan garatuko da:

  • I. fasea (2026ko urria-abendua, 4 saio): udal gazte-politikak aztertzea eta Gazteriaren Tokiko Agendan gehienez ere parte har dezaketen bi proiektu identifikatzea.
  • II. fasea (2027ko urtarrila-maiatza, 6 saio): panelistek proiektuak diseinatu, antolatu eta abian jartzera bideratuta dago.

Zer baliabide edo konpentsazio daude?

Panelistentzat:

  • Panelista bakoitzak 50 euroko konpentsazioa jasoko du aurrez aurreko saio bakoitzeko, asistentzia eta inplikazio maila kontuan hartuta.
  • BGP 26/27ren bi faseak amaitu ondoren, proiektu bakoitza garatzeko eratzen den talde bakoitzak gehienez 250 €-ko zenbateko gehigarria izango du kide bakoitzeko. Zenbateko hori ez zaio kide bakoitzari automatikoki esleituko; aitzitik, dagokion proiektu-taldeak elkarrekin adostuko du, eta kideen artean banaketa desberdina ezarri ahal izango da.

Proiektuetarako:

  • Proiektu bakoitzak 5.000 € arteko (BEZa barne) zuzkidura ekonomikoa izango du garatzeko, beti ere modu justifikatuan.
  • La Perrerako espazioak eta ekipoak (disponibilitatearen arabera) eta behar den laguntza teknikoa ere eskura izango dituzte.

Zergatik parte hartu?

BGP-ean parte hartzeak hainbat aukera emango dizkizu:

  • Gazteen behar eta zailtasunei ahotsa ematea eta Bilboko Udalaren erantzuna jasotzea.
  • Udalaren lanei eta programei buruzko informazioa jasotzea.
  • Proiektu bat garatzea, udaleko sail eskudunarekin kontrastatuko dena, haren egokitasuna eta bideragarritasuna aztertzeko.
  • Interes komunak dauzkaten gazteak ezagutzea.
  • Hainbat gaitasun garatzea, hala nola talde-lana, denboraren kudeaketa eta komunikazio-trebetasunak.

Zer egingo dut Bilboko Gazte Panela 26/27ko parte-hartzaile bezala?

  • Talde-saioetan parte hartu.
  • Zure lantaldearekin proiektuak garatu.
  • Taldekideekin elkarlana.
  • Komunikazio eta parte-hartze eraginkorra.
  • Bilboko Gazte Panela 26/27 programaren jarduerak zure inguruan zabaldu.

Zelan jakingo dut aukeratu nauten?

Gazteria eta Kirol Sailak eta BGP 25/26 programako kideek egingo dute laugarren edizio honetako parte-hartzaileen hautaketa, irizpide hauen arabera, betiere ahalik eta aniztasun handiena bilatuz: generoa, adina, jatorri kulturala, bizilekuko barrutia, ikasketa-maila, lan-jarduera, motibazioa, interes-eremua eta abar.
Gazteria eta Kirol Saila harremanetan jarriko da izena eman duten pertsonekin, hautaketa-prozesuaren emaitza jakinarazteko.

Zer gertatuko da Bilboko Gazte Panela 26/27 amaitzen denean?

Azken saioaren ostean, Gazteria eta Kirol Saileko langileek panelista guztiekin harremanetan jarraituko dute, BGParen berri edo haien interesekoak izan daitezkeen proiektu, ekintza eta jardueren berri emateko.

Izena emateko epea: 2026ko irailaren 7tik 25era.

Izen-ematea hemen.

Oinarriak Bilboko Gazte Panela 26/27.

Harremanetarako:

  • gazteria@bilbao.eus
  • 944 65 47 75 (Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00etara)

BILBOKO GAZTE PANELA 2024

BILBOKO GAZTE PANELA 2023