Bikendi Cadelo
Bikendi Bilboko gazte kultur-kudeatzailea da, musikaren barruan underground kutsu handieneko adarretako bat sustatzeko eta bultzatzeko lanetan espezializatua. Manchester edo Aarhus (Danimarka) bezalako hirietan zehar zenbait proiektu artistikotan 5 urte eman ondoren, jaioterrira itzuli zen berriro ere, Bilbo Hiria lehiaketan laugarrenez parte hartzeko, iraganean haren epaimahaikide eta babeslea izan ondoren.
BIME PRO kongresu profesionalaren komunikazioa kudeatzen du, “Keep an open mind” webgunearen zuzendaria izan da 11 urtez. Gainera, musika arloko proiektuei dagokienez, Estatuaren lurraldearen barruko kontzertuak eta birak antolatzen ditu. Nerabezaroa gitarra eskuan zeukala eman zuen eta Bilborockeko agertokia Rise to Fall bezalako musika-taldeekin partekatu zuen.
Mari Jose Aranguren
Aldi batez bertoko musika-irratiari lotuta ibili ondoren, 2004an, Los 40 Principales irrati formulako saioan sartu zen esatari eta SER irrati-katearen zenbait saioren aurkezle. Gainera, irratiaren eta haren iragarkien ahotsa ere izan da.
Hainbat urtez Estatuko irrati baten bitartez musikaren gorabeheren berri izan ondoren, Euskal Herriko talde eta bakarlariak programazioan sartubehar zirela ikusi zuten, horien berri eman eta sustatzearekin batera. Hala, SER irrati-katearen barruan CARA A saioa sortu zen, geroago LOS40 irratiaren formatua bereganatu zuen, astean ordubeteko iraupenarekin eta euskal musika kulturarekin inplikazio handiagoa erakutsiz. Gaur egun, Josu Ortega dugu saioaren zuzendari eta aurkezle, euskal musika-irratiaren erreferentzia bilakatu da bere emisioaren orduan.
Musika-kazetari gisa egindako lanaz gain, antolatzaile ibili da Los40, Cadena Dial eta Maxima FM irratien musika-ikuskizunetan zein kontzertuetan (Aste nagusidance, LOS40 Summer Live, Gira Déjate Llevar…) eta SER Euskadi irrati-katearen ekitaldien barruko musika-ekoizpenean.
Iker Bárbara
Iker Bárbara bilbotar musikazalea da eta duela 15 urte hainbat kolektiboren bitartez (Bunch, 2 late Night, Garage Club…) hasi zen murgiltzen Bilboko musika-eszenan. 2012tik Zarata izeneko atalaren arduraduna izan da, hain zuzen ere, Mondo Sonoro aldizkari musikalaren Euskal Autonomia Erkidegorako, Nafarroako Foru Komunitaterako eta Errioxako Autonomia Erkidegorako edizioa. Musika-lehiaketen ohiko epaimahaikidea izaten da (Musiketxeak, El Certamen de San Adrian, Rockein, BBK Soinu Berriak…). Duela gutxi, EHMBEren (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen) 2018ko Musikaren Urtekaria argitaratzeaz ardura izan du. Apirilean proiektu berria plazaratu du: Basques On Decks; musikari buruzko hedabide honetan, Euskal Herriko eta inguruetako DJen eszenari lotutako guztia bilduko dute.
Lorea Argarate
Lorea Argarate Zubia, 1990.urtean Bilbon jaioa. Txikitatik musika munduan egon dena, bai kontserbatorio munduan (klarinetea joz), bai banda eta orkestra artean (bere lehen soldatak irabaziz) eta azkenik lagunekin formazio desberdinak izanik (bai musika taldeetan eta baita Dj gisa). Musikaren gestioa eginez ikasi du eta horretan datza gaur egun, datozeneri bidea erreztu nahian, beti ere ekintzailetza, sormena eta berrikuntza eskutik helduz.
Jon Hervás
Uni Sound Bilbao Festibalaren programatzaile eta produkzio-arduraduna, DJ-a, Shake Bilbao kontzertu aretoan programatzailea eta Espainiako Zentro Kulturalean ekoizlea (Mexikon).