Boluntario lan egin baina Bilbon geratu nahi baduzu, ez kezkatu! Hainbat arlotako ekimen ugari dituzu eskura laguntza eman ahal izateko. Hona hemen guztien zerrenda:

KULTURA ETA KIROLA

  • Ekimenaren izena: EuskaDigital
  • Ekimen mota: Euskara / Informatika
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? EuskaDigitalen parte hartu nahi dutenek hiru aukera dituzte: teknologiari buruzko berezko irratI-saioa egitea; dagoeneko martxan daudenetako batean laguntzea; edo irrati-saioen eta emisora mantentzeko lan teknikoetan laguntzea.
  • Jarduera-eremua: Bilbo / Nazioartekoa

  • Ekimenaren izena: Seriesland jaialdia
  • Ekimen mota: Berdintasuna / Kultura
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Jaialdiari lotutako honako zereginak burutu daitezke: bertaratutakoei laguntza eta arreta ematea; komunikazioan eta sare sozialetan laguntzea; sustapena; etab. Aukeran, erosoen dauden jarduerak eta ikasitakoarekin edo interes-guneekin bat datozenak burutu ahal izango dituzte.
  • Jarduera-eremua: Bilbo / Nazioartekoa
  • Ekimenaren izena: UD LA MERCED … FUTBOLA BAINO GEHIAGO
  • Ekimen mota: Kirola / Gizarte
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Gure helburua futbola sustatzea eta praktikatzea da, gure kirolarekin zerikusia duten jarduerak sustatuz (federatuak eta eskolakoak), jarduera ludikoak eta kulturalak, gehienbat gure jokalariei zuzenduta. Horien bidez, ikasteko eta hazteko lekua bihurtzea nahi dugu.
  • Jarduera-eremua: Uribarri / Bilbo
  • Ekimenaren izena: Imaginautak
  • Ekimen mota: Diziplina anitzeko artea / Berdintasuna
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Diziplina arteko topagune artistikoa.
  • Jarduera-eremua: Bilbo
  • Ekimenaren izena: ZineGaztelab
  • Ekimen mota: Gizarte arloko esku-hartze eta ekintza / Giza eskubideak
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? ZinegazteLab gizartean bitartekaritza eta berrikuntza lantzeko ekimena da. Migratzaileen, errefuxiatuen, erbesteratuen eta bertako herritarren arteko nerabe zein gazteei zuzenduta dago. Sormenezko gune aske baten bidez, haien emozio, sentimendu eta ametsak batera adierazi eta bideratu ahal izan izango dituzte.
  • Jarduera-eremua: Bilbo / Nazioartekoa
  • Ekimenaren izena: Antzerki musikala
  • Ekimen mota: Aisialdia / Kultura
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Ikasturte bakoitzean, 14 eta 17 urte bitarteko gazteekin antzerki musikala antolatzen ohi dugu. Horretan modu aktiboan parte hartu daiteke, lantaldeetan antolatuta: eszena, koreografiak, bideoa, dekoratuak, jantziak, argiak, soinua… Hori guzti hori balioetan hezteko Salestar estiloaren barruan.
  • Jarduera-eremua: Bilbo

GIZA ESKUBIDEAK, LANKIDETZA ETA ELKARTASUNA

  • Ekimenaren izena: CREA – Afrikako Baliabideen Zentroa
  • Ekimen mota: Immigrazioa / Nazioarteko lankidetza
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Gizarteratzeko prestakuntza eta aisialdia migratzaileekin. Ume eta gazteentzako aisialdiaren bidezko hezkuntza.
  • Jarduera-eremua: Bilbo / Bizkaia
  • Ekimenaren izena: COVIDA
  • Ekimen mota: Osasuna eta elkarrekiko laguntza
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Boluntarioek adinekoei laguntzen diete: lagunartean egotea, elkarrekin egotea, erosketak eta zereginak egiteko eta garraiatzeko laguntza eskaintzea.
  • Jarduera-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa / Estatua
  • Ekimenaren izena: “JOLASA ETA JENDEAREN BIZITZA HOBETZEN IKASTEA” hezkuntza-aplikazioa (app)”
  • Ekimen mota: Hezkuntza eta Enplegua / Ingurumena eta jasangarritasuna
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Klima-aldaketari buruzko kontzientzia zabaltzeko aplikazioa sortzen eta zabaltzen laguntzea.
  • Jarduera-eremua: Estatua
  • Ekimenaren izena: Nazioarteko lankidetzari buruzko sentsibilizazioa (Hegoaldeko herrialdeak) erronka teknologikoen bidez eta ingeniaritzako ikasle gazteei zuzenduta
  • Ekimen mota: Ingurumena eta jasangarritasuna / Nazioarteko lankidetza
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Nazioarteko lankidetzari buruzko sentsibilizazioa.
  • Jarduera-eremua: Euskal Autonomi Erkidegoa
  • Ekimenaren izena: Lankidetzari eta herrialde pobretuetakoen garapenari lotuta Ingeniaritzako ikasleek egindako Gradu Amaierako Lanak garatzen laguntzea
  • Ekimen mota: Hezkuntza eta Enplegua Nazioarteko lankidetza
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Graduko ikasleei graduaren amaierako proiektua egiten laguntzea, garapen-bidean dauden herrialdeei buruzko erronkei dagokienez.
  • Jarduera-eremua: Euskal Autonomi Erkidegoa
  • Ekimenaren izena: OSASUNERAKO HEZKUNTZA
  • Ekimen mota: Osasuna eta elkarri laguntzea
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Programa horren bidez, esku hartzeko ildo bikoitza garatzen dugu: alde batetik, droga-mendekotasunen prebentzioa; eta, bestetik, hezkuntza afektibo-sexuala.
  • Jarduera-eremua: Bilbo

AISIALDIAREN BIDEZKO HEZKUNTZA

  • Ekimenaren izena: Jaiotza Eskaut Taldea
  • Ekimen mota: Aisialdia Aisialdiaren bidezko heziketa
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Ume eta gazteentzako aisialdiko hezkuntza. Hezkuntza hori eskultismoaren balioetan dago, Bilboko Txurdinaga auzoan. Astero jarduerak egiten dira arloka antolatuta, mendirako txangoak eta asteburuetako irteerak. Horrez gain, udalekua dago.
  • Jarduera-eremua: Otxarkoaga-Txurdinaga / Bilbo
  • Ekimenaren izena: ATERPE BERRI ESKAUT TALDEA
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Gure taldeak aisialdiaren bidezko hezkuntzaren alde egiten du eta norbera hazi ahal izateko nahiz gure gizartea aldatzeko funtsezko bidea dela ulertzen dugu. Hori guztia jolas moduko jardueren bidez egiten dugu eta hezitako gazteak prozesu osoaren erdigunea dira, haien interesguneetatik abiatuta.
  • Jarduera-eremua: Abando / Bilbo
  • Ekimenaren izena: Errekaldeberriko Eskautak
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Gazteak aisialdian hezten jarraitzean datza, gizartearen aldeko konpromisoa agertzen duten herritar kritikoak prestatzeko.
  • Jarduera-eremua: Errekalde / Bilbo
  • Ekimenaren izena: San Adrian Orlbeltz Eskaut Taldea
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisialdiaren bidezko heziketa ez-formala, San Adrian eta Miribilla auzoetako eskaut-metodoan oinarrituta.
  • Jarduera-eremua: Ibaiondo / Bilbo
  • Ekimenaren izena: Alde zaharreko GAZTEGUNEA
  • Ekimen mota: Gizarte arloko esku-hartze eta ekintza / Herritarren parte-hartzea
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Gure profesionalei laguntzea programen erabiltzaileekin zuzenean esku hartzen. Gure erakundean egindako ibilbidearen memoria egitea.
  • Jarduera-eremua: Ibaiondo / Bilbo

  • Ekimenaren izena: INDAUTXUKO ESKAUTAK SEONNEE
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisialdiaren bidezko heziketa 8 eta 19 urte bitarteko ume eta gazteekin.
  • Jarduera-eremua: Abando / Bilbo

  • Ekimenaren izena: Jatorrak Eskaut Taldea
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Hezkuntzarako aisialdiko eta astialdiko jarduerak 8 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeekin.
  • Jarduera-eremua: Ibaiondo/ Bilbo
  • Ekimenaren izena: Moraza Game
  • Ekimen mota: Herritarren parte-hartzea / Gazteek Parte hartzeko Prozesua
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? 18-30 urteko gazte taldea. Ume eta nerabeekin lan egiten dute, eskultismotik abiatuta, Aisialdiko eta Aisialdiko aukerak eskaintzeko. Astero topaketak egiten dituzte lokaletan eta urte osoan asteburuko egonaldiak eta 15 eguneko udalekua.
  • Jarduera-eremua: Uribarri / Bilbo
  • Ekimenaren izena: Calasanz mugimendua
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisia eta astialdia, ikasteko laguntza eta alfabetatzea.
  • Jarduera-eremua: Bilbo
  • Ekimenaren izena: GURE KLUBA (BOSKO TALDEA)
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisialdiaren bidez hezteko jarduerak Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailara bitarteko adingabeentzat. Jarduera hauek ostiral eta larunbat arratsaldeetan antolatzen ditugu eta, batez ere, lehenengo 1. barrutikoei zuzenduta daude, baina Bilboko beste auzo batzuetako adingabeek ere parte hartzeko aukera dute.
  • Jarduera-eremua: Deustu / Bilbo
  • Ekimenaren izena: OLDARRA (BOSKO TALDEA)
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? 16 eta 29 urte bitarteko nerabe eta gazteekin lan egiten dugu. Aisialdiaren bidez hezteko ekimenak eta balioak lantzeko tresna artistikoak garatzen ditugu.
  • Jarduera-eremua: Bilbo

GIZARTE ESKU-HARTZEA

  • Ekimenaren izena: GAZTEAK ETA ETORKINAK PROIEKTUA
  • Ekimen mota: Gizartea / Inmigrazioa
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Gazteleraz eta aisialdirako nahiz astialdirako jardueren bidez etorkinak elkartzeko eta gizarteratzeko guneak sustatzen ditugu.
  • Jarduera-eremua: Bilbo
  • Ekimenaren izena: Ojalá-Txiki
  • Ekimen mota: Aisialdia / Inmigrazioa
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisia eta astialdia, ikasteko laguntza eta alfabetatzea.
  • Jarduera-eremua: Bilbo
  • Ekimenaren izena: AINGURA gizarte eta hezkuntza arloko programa
  • Ekimen mota: Aisialdia / Gizarte arloko Esku-hartze eta Ekintza
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisia eta astialdia, ikasteko laguntza eta alfabetatzea.
  • Jarduera-eremua: Ibaiondo / Bilbo
  • Ekimenaren izena: Ojalá programa
  • Ekimen mota: Inmigrazioa, Hezkuntza eta Enplegua
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Aisia eta astialdia, ikasteko laguntza eta alfabetatzea.
  • Jarduera-eremua: Bilbo
  • Ekimenaren izena: AURRERA
  • Ekimen mota: Gizarte arloko Esku-hartze eta Ekintza / Hezkuntza eta enplegua
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Boluntarioek gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden adingabeei ikasteko eta gizarte nahiz hezkuntza arloko laguntza ematen diete, astelehenetik ostiralera bitarteko arratsaldeetan.
  • Jarduera-eremua: Deustu / Bilbo
  • Ekimenaren izena: eBOLUNziona – BOLUNTARIO ESKOLA
  • Ekimen mota: Gizarte arloko Esku-hartze eta Ekintza / Herritarren parte-hartzea
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Boluntariotzari buruz sentsibilizatzeko, hura sustatzeko eta haren inguruko prestakuntza emateko bizipena sortzea eta abian jartzea da proiektu honen xedea. Gazteei zuzenduta dago, borondatezko lana aintzat hartu dezaten, gaitasunak berenganatu ditzaten eta norbere burua aberasteko baliagarria izan dakien.
  • Jarduera-eremua: Bilbo
  • Ekimenaren izena: Adimen-urritasuna dutenentzako aisialdi-programak
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Zertan datza lan boluntarioa zuen ekimenean? Ekintza boluntarioaren bidez, kolektibo honek konpromisoa, elkartasuna eta berdintasuna bezalako balioak besterenganatzen ditu. Horri esker, gizartearen ingurune komunitarioetan azaldu daitezke, adinarekin, jarduerarekin eta guneekin bat datozen moduetan eta horiei dagozkien uneetan.
  • Jarduera-eremua: Bilbo / Bizkaia