Boluntarioak Estatuan eta Europan

Boluntario lan egin eta, gainera, horri esker mugak gainditu nahi badituzu, ondoren jasotako informazio guztia zure interesekoa da.

BOLUNTARIOAK EUROPAN ETA NAZIOARTEAN

  • Izena: Europako boluntarioak
  • Azalpena: Gazteentzako Europako Webgunearen bidez, Europako eta mundu osoko hainbat erakundetan boluntarioa izateko aukera duzu.
  • Izena: Europako Elkartasun Kidegoa
  • Azalpena: Europako Batasunaren programa honen helburua gazteek lan boluntarioetan edo EBko herrialderen bateko elkartasun-proiektuetan parte hartzea da.

MUGIKORTASUNA EUROPAN ETA NAZIOARTEAN: LANA, AISIA ETA HEZKUNTZA

  • Ekimen mota: Lana
  • Izena: Erasmus +
  • Azalpena: Europako Batasunak gazteriarentzat, prestakuntzarako, hezkuntzarako eta kirol arlorako antolatuta daukan programa da. Gazteen arloan lan egiten duten gazteen, erakundeen eta profesionalen herrialde arteko mugikortasuna bideratzen du, beste herrialde batzuetan ikasi, bizi eta horiek bertatik bertara ezagutu ahal izateko.
  • Ekimen mota: Lana
  • Izena: Lanari Buruzko Europako Webgunea
  • Azalpena: EURES, Lanari buruzko Europako Webgunearen bitartez jakin dezakezu zeintzuk diren Europan lana topatzeko dauden aukerak eta zer egin behar den horiek aprobetxatzeko. Webgunearen bitartez Europako Batasun osoaren milaka lan-eskaintzaren berri izan dezakezu.
  • Ekimen mota: Lana
  • Izena: Lana eta praktikak Europan elkartasunaren esparruan
  • Azalpena: Europako Batasunaren programa honen helburua gazteek lan boluntarioetan edo EBko herrialderen bateko elkartasun-proiektuetan parte hartzea da.
  • Ekimen mota: Lana
  • Izena: Lana eta praktikak Europako eta Nazioarteko herri erakundeetan
  • Azalpena: Europako eta nazioarteko herri-erakundeetan praktikak burutzeko edo/eta lan egiteko aukera.
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Izena: #DiscoverEU
  • Azalpena: DiscoverEU Europako Batasunaren ekimena da eta bizipenen bitartez Europa ezagutzeko aukera ematen dizu. Batez ere trenez mugitzeko antolatuta dago (salbuespenak daude uharteetan edo urruneko eremuetan bizi direnentzat). Haren bidez, Europako paisaia harrigarriak eta hiri zein herri ugari ezagutuko dituzu.
  • Ekimen mota: Aisialdia
  • Izena: Interrail
  • Azalpena: Interrail Pass trenez bidaiatzeko baimen bakarra da. Haren bidez, gazteek zerbitzua partekatzen duten Europako trenbide-sareetan barrena bidaiatzeko aukera dute, bidaia-egun jakin batzuetan.
  • Ekimen mota: Hezkuntza
  • Izena: Nazioarteko bekak
  • Azalpena: Nazioarteko hainbat erakundetako bekei buruzko informazioa.