Boluntarioak Euskadin

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan nahiz Auzolandegietan boluntario lan egiteko jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzen diete gazteei. Hona hemen informazio guztia:

BOLUNTARIOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

  • Izena: Euskadiko Gazteak Lankidetzan
  • Deskribapena: Euskal gazteek munduko hegoaldearen herrialdeetan dauden GGKEen (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen) lanak bertatik bertara ezagutzeko eta sustatzeko programa da, besteak beste, honako alorretan: hezkuntza, osasuna, azpiegituren eraikuntza eta abar.
  • Izena: Auzolandegiak
  • Deskribapena: Jarduera horretan, hainbat jatorritako gazteek, norbere borondatez eta eskuzabaltasunez, gizartean eragina daukan bi eta lau aste bitarteko lan jakin bat egiteko konpromisoa hartzen dute. Horrekin batera, jarduera osagarriak burutzen dituzte. Gazte horiek batera parte hartzeari esker, auzolandegia dagoen komunitatearen aldeko lana egiten dugu. Leku horretan den-dena guztion artean egiten da.