Enpresa-arloko ideiaren bat al duzu? Auzoan bertan garatu nahi al duzu? Sormena al duzu eta parte-hartzearen aldekoa al zara? Baiezkoan, Auzo Factory ezagutu behar duzu.

Gaur egun, Auzo Factory izeneko lau zentro daude (Harrobi plaza, Matiko, Errekalde eta Boluetabarri)

Auzo Factoryetan sartu ahal izateko Bilbao Ekintzak edo erakunde laguntzaileren batek balioztutako enpresa-proiektua eduki behar duzu.

Harrobi plaza

Harrobi plaza Auzo Factoryn (Harrobi plaza, 5), batez ere, aisiako, kulturako eta enpresentzako zerbitzuen sektorea lantzen duten enpresa sortu berriak daude. Ingurune horretan bizi bazara, coworkerako espazioa eta Berrikuntza + Garapeneko WIKITOKI sozial, kultural, ekonomiko eta politikorako laborategia duela jakin behar duzu.

Helbidea: Harrobi plaza 5, 3.-4. solairuak
48003 Bilbo

Telefonoa: 944 205351

e-posta: promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.eus

Irazabal Matiko

Auzo Factory Irazabal-Matiko 6 solairuko eraikin industrialak erakusketak eta ekitaldiak, masterclass-ak, networking-a, zerbitzu eta produktuen aurkezpenak, etab. hartzeko espazioak dauzka. Eta enpresa-ekimen digitaleko proiektuetarako habia dauka.

Helbidea: Matiko kalea, 6
48007 Bilbo

Telefonoa:  944205340/ 944205353

e-posta: auzofactorymatiko@bilbaoekintza.bilbao.eus

Errekalde

Auzo Factoryetako berriena Gordoniz kaleko 44. zenbakiko eraikineko solairu batean dago. Sormenaren alorreko zentro espezializatua da. Haren lehentasuna hurrengo alorrei lotutako proiektuak sustatzea da: teknologia irekiak, software eta hardware librea, Open Data, berrikuntza irekia eta kode irekia.

Helbidea: Gordoniz kalea , 44- 1 solairua
48002 Bilbo

Telefonoa: 944 20 53 95

e-posta: auzofactoryrekalde@bilbaoekintza.eus

Proiektu berria ezarri da: Innolab Bilbao, berrikuntzarako plataforma irekia da. Bertan, enpresa, teknologia eta nazioarteko talentua biltzen dira enpresa nahiz gizarte arloko gaur egungo erronketarako arlo digitalean soluzioak bilatze aldera. Enpresa, start up eta B+Gko proiektuak sustatzeko gunea da, honako eremuetan espezializatua: cognitive computing, big data & analytics, IOT, cloud eta errealitate handitu nahiz errealitate birtualean. Horretarako, jarduera-sektore bakoitzean buruan dauden bazkide eta laguntzaileek neurrira garatzeko programak eta batera egindako berrikuntzari buruzko jarduerak eskaintzen dituzte.

Lehentasunezko alorrak: Industria; Osasuna; Energia; Fintech; Telekomunikazioak; Administrazioa eta Hiri Adimentsuak; eta Gizarte Garapena.

Helbidea: Gordoniz kalea , 44- 1 solairua
48002 Bilbo

Telefonoa: 944 205 379

e-posta: auzofactoryrekalde@bilbaoekintza.bilbao.eus

Boluetabarri

Auzo Factory Boluetabarri 900 m2-tik gorako azalera daukan lantegi batean dago kokatuta. Gainera, hainbat espazio dauzka dinamikak eta ekitaldiak; networking-a, zerbitzu eta produktuen aurkezpena, eta abar abian jartzeko. Azkenik, arlo digitaleko proiektuen ekintzaileentzako enpresa-haztegia ere badauka.

Helbidea: Carretera Bilbao Galdakao, nº 10, 3ª planta.
48004 Bilbao

Telefonoa: 944 20 53 28