
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilboko Gazte Panela 2024 jarri du abian, udal-politikak Bilboko gazteei hurbiltzeko eta Bilboko Udaleko proiektuen diseinuan parte har dezaten ahalbidetzeko.
Bigarren edizio honetan, Bilbon bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko 23 gaztek hartuko dute parte, interesa duten pertsonen artean hautatuak. Panelistak beraiek aukeratutako proiektuetan ari dira lanean, honako arlo hauei lotuta: iraunkortasun soziala, ingurumen-jasangarritasuna, gazte-programazioa eta udal-komunikazioa.
ZER DA GAZTE PANELA?
Partaidetza-prozesu bat da, eta Udalaren eta Bilboko gazteen arteko harremanetarako gune berri bat ireki du, gazteen tokiko agendaren diseinuan gazteek parte har dezaten sustatzeko, bai eta udal-funtzionamendua eta ekintza ezagutarazteko eta Bilboko gazteen interesak eta kezkak identifikatzeko ere.
Helburua da udal politikak Bilboko gazteei hurbiltzea eta haien parte-hartzea ahalbidetzea udal proiektuen diseinuan.
Panelistek eurek aukeratutako proiektuetan lan egiten dute, honako arlo hauei lotuta:
-
Jasangarritasun soziala: ekitatea, genero-berdintasuna, dibertsitatea, boluntariotza, etab.
-
Ingurumen-jasangarritasuna: ekologia, ekonomia zirkularra, etab.
-
Gazteentzako programazioa: musika, kultura, kirola, aisialdia, etab.
-
Udal-komunikazioa: gazteen eta Bilboko Udalaren arteko elkarreragina hobetzea.
Panelak talde-saioen eta proiektuen bitartez funtzionatzen du. Talde-saioak 5 larunbatetan egiten dira, 10:00etatik 13:00etara, La Perrera eraikinean (Sabino Arana, 50). Proiektuka lan egiteko, paneleko kideak 4 taldetan taldekatzen dira, aurreinskripzioan aukeratutako interesen eta gaien arabera, eta talde bakoitzak urtean zehar garatzen ari den proiektu bat proposatu du, udal-programazioan sartzeko helburuarekin.
PROIEKTUAK EZAGUTU!
Proiektuka lan egiteko, paneleko kideak 4 taldetan bildu dira, beren interesen eta proposatutako lau esparruren arabera, eta bakoitzak proiektu bat prestatu du proba pilotu gisa. Irailean hasiko dira horiek gauzatzen, 2025eko udal-programazioan sar daitezen. Dagozkien proba pilotuekin garatzen ari diren proiektuak zehatzago ezagutzeko, informazio gehiago jaso dezakezu atal hauetan:
PARTE HARTU!
INSKRIPZIOAK
Izena emateko, sartu Bilbao Gazte webgunean eta bete honako formulario hau.
Kontaktua:
- gazteria@bilbao.eus
- 944 20 30 98 (Astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara. Asteazkenetan 17: 00ak arte)