GazteKLUBA

#GazteKLUBA Bilboko Udaleko Gazteguneek astebururo eta oporraldietan antolatzen dituzten jardueren multzoa da. #GazteKLUBAri esker, jendea ezagutu ahal izango duzu, lekuak bisitatu eta hobbie berriak aurkitu. Hainbat estilotako eta gustu guztietarako jarduerak antolatzen dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Ikasturte honetan, 2026ko irailetik 2027ko ekainera bitartean, 2009 eta 2014 artean jaiotako pertsonek parte hartu ahal izango dute jardueretan.

Eta ez ahaztu zure  #GazteKLUBAren bazkide Txartela egitea jardueretan parte hartzeko!

Izen-emateak goizeko 10:00etatik aurrera egingo dira, plazak bete arte. Jarduera jakin batzuetan zozketa egingo da.

Udal programa honek Gobernuaren Ordezkaritzaren Droga Plan Nazionalerako finantzaketa jaso du.