GREEN KALEAK – PROIEKTU IRABAZLEAREN ERAKUSKETA

Martín del Busto artista bisualak Greet the Green aurkezten du. Proiektu horrek Bilboren eta haren berdeguneen arteko harremana aztertzen du argazkiaren bidez, ikuspegi garaikide eta jasangarri batetik. Bere lanak Bilboko hiri-ingurune naturaletara modu sentikorrean hurbiltzea proposatzen du, behaketan, begirada botanikoan eta landare-aniztasunarekiko eguneroko loturan arreta jarriz. Obra Casilda Iturrizar, Etxebarria edo Ibaieder parkeetan zeharreko ibilbide bisual gisa eraiki da, espazio horiek berriro aurkitzera gonbidatuz ingurumen-kontzientzia batetik eta aisialdi-modu arduratsu batetik. Emaitzak berdeguneei balioa ematen die topagune, identitate eta ongizate gisa, eta bizitzeko eta hiri-ingurunearekin erlazionatzeko modu berriak erakusten ditu.

ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA:

  • Eguna: ekainak 26
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: La Perrera (Sabino Arana, 50)

ERAKUSKETA:

La Perrera (Sabino Arana, 50)

  • Ekaina: 27, 29 eta 30   (09:00 – 20:30)
  • Uztaila: 1, 2, 3, 6, 7, 8, 9, 10 eta 13   (08:30 – 14:00)
  • 🚫 Itxita: ekainak 28; uztailak 4,5,11,12.

KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

94 465 47 75 (astelehen-ostiral 9:00-14:00, eta asteazkenak 17:00 arte)