GreenGlam

GREENGLAM modaren eta jasangarritasunaren inguruko prestakuntza eta ekintzailetzaren inguruko programaren bigarren edizioa martxan da, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Programaren helburua da gazteak “moda iraunkorrak” ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eraginari buruz sentsibilizatzea, gazteak “moda jasangarriaren” euskal sektorera hurbiltzea, eta ehungintzarentzat etorkizun etikoagoa eta orekatuagoa ahalbidetuko duten ekimenak babestea.
Programa bi fasetan garatuko da: lehenengoa, informatzera, inspiratzera eta esperimentatzera bideratua, eta, ondoren, bigarren fasea, proiektuen deialdi ireki bat egingo da. Deialdi horretan, bi ekimen hautatuko dira, eta laguntza teknikoa eta logistikoa izango dute programa garatzeko.

Estudio Bokashi da ekimen horren komisarioa.