Urtarrilaren 19an, “OBJETIVO MODA” argazki erakusketa inauguratu zen. Bertan, modaren sektorearen inguruan lan egiten duten 4 argazkilarik hartu zuten parte:
- Nerea Garro: Bilbon jaioa eta penintsulako hainbat tokitan ibilbide luzea egina, H05 marka bilbotarraren ENCNTR/SPN bildumako erregistroaren irudi sorta bat aurkeztu zigun.
- Aitor Laspiur: modaren munduan ibilbide luzea egin duen Eibarko argazkilari gaztea. Erakusketa honetan, Reparto Studio, Aitor Goiko edo The Greatest Magazinerako argitaletxe baterako kanpainetarako lanak erakutsi zituen.
- Lander Ibarretxe: argazkilari eta zinemagile bilbotarra. 2023an Europako hainbat herrialdetan egindako proiektuen mix bat erakutsi zuen. Zabalgailuarekin gela ilun batean egindako kopia originalak.
- Myriam Ariana Sánchez: bilbotarra, modan espezializatutako kazetaria eta argazkilaria. Argazkiaren bidez, Arianak backstagera hurbildu gintuen, emozioak eta atmosfera frenetikoa harrapatzea lortuz.