
Arte Ederretako graduduna EHUn. Bere jardunean jantzigintza, pertsonaien garapena, bideoa eta eskultura nahasten ditu bitarteko nagusi gisa. Praktika horiek konbinatuz, atmosfera batzuk sortzen ditu, non gorputza, ametsen mundua, antzerkia eta jolasa nahasten diren, sexualitatea, jolasa eta botere-harremanak bezalako gaiak ukituz.
Egonaldiak egin ditu Paradise Air-en, Tokion, “Ertibil Bizkaia” programaren barruan, eta testuinguru horretan bigarren saria jaso du Azkuna Zentroan eta Bilbaoarte Fundazioan. Banakako erakusketak egin ditu, hala nola “Hiru iltze hatz baten” (ANTI Liburudenda, 2025), “Axila, que robo sobaco” (Bilbaoarte Fundazioa, 2023), “Flexy my Tether” (Art Lacuna, Londres, 2022, B.A.C.E PROJECTen barruan) eta “Aurrean Goxo” (Azkuna Zentroa, 2021).
Rut Olabarri (Bilbo, 1962) Arte Ederretako lizentziatua da EHUn, eta hainbat diziplinatako ibilbidea garatu du: pintura, eskultura, zeramika, grabatua eta ehungintza. Bere ibilbide profesionala Bilboko Berreginen Museoan hasi zuen, eta liburu-ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko gisa ere lan egin du.
Memoria, identitatea eta familia-ingurunea sakon aztertzea du ezaugarri, ikuspegi berritzaile eta pertsonal batetik.
Jaione azken edizioaren irabazleetako bat da. Diseinatzaileak erabiltzen ez diren materialekin esperimentatzen du, hala nola gortinekin, ohe-estalkiekin, mantelekin… Haiekin arropak sortzen saiatzen da, patroigintzaren bidez edo zuzenean manikiaren gainean modelatuz.
Haren azken proiektuak, “Vuelta, Cruz, Vuelta” (buelta, gurutzea, buelta, euskaraz), ehungintzako teknika tradizionalen garrantzia nabarmentzen du ꟷesaterako, ehoziri-lanaꟷ eta teknika horiek modaren testuinguru garaikidean duten garrantzia azpimarratzen du. Horrela, artisautzaren jasangarritasunari eta kultura-balioari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.
