GREENGLAM-PROIEKTU IRABAZLEAK

“VUELTA, CRUZ, VUELTA” ERAKUSKETA

Jaione Anzola diseinatzailearen Vuelta, Cruz, Vuelta (buelta, gurutzea, buelta, euskaraz) proiektuaren helburua ehun-teknika tradizionalen garrantzia azpimarratzea da ꟷesaterako, ehoziri-lanaꟷ, bai eta teknika horiek modaren testuinguru garaikidean duten garrantzia azpimarratzea ere. Horrela, artisautzaren jasangarritasunari eta kultura-balioari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du.
Artisau-lanbide horiek gure kulturari, usadioei eta tradizioei forma nola eman dieten eta haien parte nola izan diren jakiteko ikerketa antropologiko bat egin ondoren, egileak tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa bat sortu du, eta jendea ehun-berrikuntzari, jasangarritasunari eta lanbide tradizionalak babestearen garrantziari buruz hausnartzera gonbidatzen du.

  • IZENA: VUELTA, CRUZ, VUELTA. 
  • DATAK: azaroaren 21etik 27ra
  • ORDUTEGIA: 18:00-20: 00 (igandean itxita)
  • INAGURAZIOA: azaroaren 21ean, 19:00etan
  • FILANDÓN: azaroaren 22an, 11:00 – 14:00
  • LEKUA: La Perrera (Sabino Arana, 50) 

MERKATRUKE EKITALDIA

Merkatruke bigarren eskuko arropa trukatzeko proiektu bat da. Helburuak kontsumo arduratsua bultzatzea eta auzokideen eta komunitatearen arteko loturak sortzea sustatzea ditu. Egungo kontsumismo neurrigabearen alternatiba gisa eta fast fashionek sortzen duen eragin negatiboari erantzuteko sortu zen, ekoizpen- eta kontsumo-eredu horiek jasanezinak iruditzen baitzaie.
Proiektu hau hainbat boluntarioren bidez kudeatzen da, eta beraiek arduratzen dira prozesu osoaz: koordinazioa, zenbaketa eta sailkapena, bai eta jantziak kudeatzea eta ekitaldia antolatzea ere.

  • IZENA: MERKATRUKE. Arropa trukatzeko ekitaldia Konekta Ideiak: GreenGlam programaren barruan.
  • DATAK: azaroaren 22a
  • ORDUTEGIA: 
    • 11:30-13:30 Merkatruke
    • 13:30-14:30 Jarduketa 
    • 14:30-15:00 Luntxa

LEKUA: Moncada kalea 12, Bilbo

KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9:00-14:00, eta asteazkenak 17:00 arte).