Proiektuen Deialdia

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK deialdia aurkezten du, moda jasangarriaren alorrean zentratua, helburu hauekin:

  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea moda jasangarriaren testuinguruan.
  • sormen-prozesuen garapena babestea, moda jasangarriaren arloan interesa duten gazteak ekintzara bultzatuko dituztenak.

Nork aurkez ditzake proiektuak?

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du. Kideetako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari modura jarduteko.
  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
  • Bilbon bizi direnak edo hiriarekin loturaren bat daukatenak.

Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?

  • Proiektua apirilaren 28tik maiatzaren 28ra aurkez dezakezu.
  • Proiektuek originalak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea, ez beste inorena.

Bete ezazu honekin batera dagoen Fitxa eta bidali helbide honetara: gazteria@bilbao.eus

IZEN EMATEA

Deialdiaren oinarriak

Proiektua aurkeztu

HARREMANA

gazteria@bilbao.eus

94 465 47 75