PROIEKTU DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK deialdia abiarazi du, aisialdi jasangarriaren eremuan oinarritua, honako helburu hauekin:

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,
  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea aisialdi jasangarriaren testuinguruan,
  • arlo horretako ekintzailetza gazteei hurbiltzea.

Nork aurkez ditzake proiektuak?

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka.
  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
  • Bilbon bizi direnak edo hiriarekin loturaren bat daukatenak. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du. Pertsona horietako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari modura jarduteko.

Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?

Apirilaren 8tik maiatzaren 30era aurkez dezakezu proiektua. Proiektu guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea.

Bete ezazu honekin batera dagoen fitxa eta bidali helbide honetara: gazteria@bilbao.eus

DEIALDI IZEN EMATEA

KONTAKTUA 

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast – ost 9:00etatik 14:00etara eta asteazkenak 17:00ak arte)