
Lehenengo fasean, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako 3 tailerren bidez, aisialdi jasangarriaren inguruan ikasteko, esperimentatzeko eta ikertzeko aukera emango da, sektoreko profesionalen eskutik:
1 tailerra: Ingurumen-jasangarritasuna aisialdian
Apirilak 10, 17:00 Coworking Gela, La Perrera (SABINO ARANA 50).
Ikasi ekitaldi eta espazio publikoetan ingurumen-inpaktua murrizten, ekonomia zirkularreko estrategiekin, hondakinen kudeaketarekin eta metodologia jasangarriekin.
Parte-hartzaileak:
- Global Shapers Bilbao: jasangarritasunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin konprometitutako gazte liderren sarea. Global Shapers Community gazteen nazioarteko sarearen parte dira, Munduko Ekonomia Foroaren ekimen bat, 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak batzen dituena inpaktu sozialeko proiektuak sortzeko.
- IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia.
- Sare Berdeak: entitateen, enpresen, pertsonen… artean aliantzak sortzeko proiektua, ingurunea hobetzen laguntzeko. Bizkaian gauzatzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratu nahi dituzte.
- Ekosistema Laukariz: Jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean oinarritutako tokiko elkartea, enpresa eta komunitateetan estrategia jasangarriak ezartzen esperientzia duena.
2. tailerra: Aisialdi inklusibo eta irisgarria
Apirilak 28, 17:00, Batzar-gela, La Perrera (SABINO ARANA 50).
Ezagutu nola diseinatu jarduerak oztoporik gabe, pertsona guztientzako aisia eskuragarria bermatuz. Ezagutu jardunbide egokiak, eta orekatu dibertsioa, erantzukizun soziala eta jasangarritasuna.
Parte-hartzaileak:
- Global Shapers Bilbao
- Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako Saila. Zerbitzu-agiria: Irisgarritasuna Aste Nagusian.
- Naia González: Mugikortasun urriko pertsonen eskubideen eta irisgarritasunaren aldeko ekintzailea. Bere jakintza eta esperientzia eskainiko ditu, kolektibo guztientzat benetan inklusiboak eta irisgarriak diren ekitaldiak diseinatzen irakasteko.
- “Proyectos Futuros Climáticos”. Gazteengan ekotantsietatearen oinarriak ulertzea eta horrek gazte-identitatearen eraikuntzan duen eragina aztertzea helburu duen gazte-ekimena.
3. tailerra: Komunikazio eta branding jasangarria
Apirilak 29, 17:00, Batzar-gela, La Perrera (SABINO ARANA 50).
Indartu zeure elkartea komunikazio eraginkorreko estrategiekin eta inpaktudun branding-arekin. Ikasi zure istorioa modu erakargarrian kontatzen eta zure entzuleekin hobeto konektatzen.
Parte-hartzaileak:
- Global Shapers Bilbao
- Turiskopio: Komunikazioan eta branding jasangarrian aditua den taldea. Ekimen ekologikoen ikusgarritasuna hobetzeko estrategiak eskaintzen dituzte, elkarteei eta kolektiboei beren inpaktua modu eraginkorrean komunikatzen lagunduz.
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK): Euskadiko gazteen ahotsa jasotzen du, politika publikoetan eragiteko, haien beharrak isla ditzaten. Edozein gazteri irekitako proiektuak, topaketak eta lantaldeak antolatzen ditu funtsezko arloetan (enplegua, hezkuntza, berdintasuna eta bizikidetza…), eta emaitzak erakundeei eta gizarteari aurkezten dizkie.
- Comunidad B Norte: B Corp mugimenduko ordezkariak. Balio jasangarrien komunikazioa bultzatzen dute enpresa eta erakundeetan.